Skip links

Mi voto cuenta.Nire botoak balio du

Maiatzaren 28an foru eta udal hauteskundeak egingo ira Euskadin.

Horregatik, FEVASek eta elkarteek topaketak antolatu ditugu

desgaitasunen bat duten pertsonen eta alderdi politikoetako ordezkarien artean.

3 topaketa egingo dira:

-Maiatzak 5, Donostiako Kursaalen.

-Maiatzak 9, Bilboko Itsasmuseumean.

-Maiatzak 16, Gasteizko Artium Museoko Auditorioan.

 

Topaketa horietan desgaitasuna duten pertsonek

beren eskariak aurkeztuko dizkiete alderdiei.

Hauteskundeak irabazten badituzte zein gai landuko dituzten

ere galdetuko diete politikariei.

 

Gure elkarteentzat oso garrantzitsuak dira topaketa horiek,

baliagarriak direlako desgaitasuna duten pertsonak ikusarazteko

eta haien autoordezkaritzan eta inklusioan aurrera egiteko.

 

Maiatzaren 28ko hauteskundeen esparruan, FEVASek, bere kide diren 13 erakundeekin (Apnabi-Autismo Bizkaia, Aspace Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Apdema, Atzegi, Donostiako Goyeneche Fundazioa, Usoa Fundazioa, Futubide, Gaude, Gautena, Gertuan Fundazioa, Gorabide eta Uliazpi) lankidetzan, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen hiru topaketa programatu ditu alderdi politiko nagusietako ordezkariekin.

Topaketak egun hauetan egingo dira:

-Maiatzak 5, Donostiako Kursaalen.

-Maiatzak 9, Bilboko Itsasmuseumean.

-Maiatzak 16, Gasteizko Artium Museoko Auditorioan.

Ekitaldi horietan familia eta profesional batzuek ere hartuko dute parte. Gure elkarte-mugimenduak dei egin die gaur egun Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten bost alderdi politikoetako Ahaldun nagusigaiei.

Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei ikusgaitasuna emateaz gain, FEVASek eztabaida-gunea ireki nahi du topaketa horien bidez, zuzenean eragiten dieten gaietan alderdi bakoitzak dituen lehentasunak zuzenean ezagutzeko eta eskaerak aurkezteko aukera izan dezaten.

Horrela, hezkuntza, kultura, osasuna, enplegua edo irisgarritasuna bezalako arlo heterogeneoetako aldarrikapen bateratuak adosteko, erakunde batzuek agintari politikoei helarazi beharreko mezuetan sakontzeko lantalde espezifikoak antolatu dituzte.

FEVAS elkarte-sarearen iritziz, horrelako ekimenak garrantzitsuak dira adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen autoordezkaritzan aurrera egiten eta pertsona horien inklusioan eta herritartasun osoan urratsak ematen laguntzen dutelako.

Artículos relacionados

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Carmen Marquezi elkarrizketa. Bizi-interpretazioaren helburua laguntza-premia handiak dituzten pertsonek euren nahiak eta erabakiak adierazi ahal izatea bermatzea da, euren eskubideak erabat gauzatuz eta komunitatean parte hartuz.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content