Skip links

Desgaitasuna duten pertsonen laguntzaileak, garraio publikoan txartela ordaintzetik salbuetsita

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak
neurri berri bat onartu dute.
Orain, desgaitasuna duen pertsona bati laguntzen diotenek
doan bidaiatuko dute garraio publikoan.
Horrek 15.000 pertsonari egingo die mesede.

Laguntza hori eskatzeko,
2 baldintza bete behar dira:
• % 45eko desgaitasuna edo handiagoa izatea.
• Mendetasun-egoera aitortua izatea.

Laguntza hori Bizkaiko Garraio Partzuergoaren
bulego guztietan eska daiteke.
Aurrez aurre norberak eska dezake,
edo beste pertsona bati baimena eman izapide hori egiteko.

FEVASen iritziz neurri hori oso ona da.
Bizkaia inklusiboagoa eta irisgarriagoa izaten laguntzen du.
Era berean, desgaitasuna duten pertsonak mugitzeko
eta independenteagoak izateko aukera ematen du.
Gainera, neurri horrek dirua aurrezten die familiei.

Informazio gehiago

Duela gutxi, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP), Bizkaiko Batzar Nagusien ekimenez, desgaitasuna duten pertsonei laguntzen dietenentzako garraio publikoko txartelaren doakotasuna bermatzeko neurria onartu dute. Bizkaiko Foru Aldundiaren datuen arabera, 15.100 pertsona inguru izango dira xedapen horren onuradun.

Salbuespen hori erabili ahal izateko bi baldintza bete behar dira: % 45eko desgaitasuna edo handiagoa izatea eta mendetasun-egoera aitortuan egotea.

Salbuespena eskatzeko izapidea Bizkaiko Garraio Partzuergoko bezeroaren arretarako edozein bulegotan egin daiteke bertara joanda edo norberaren izenean kudeatzeko beste pertsona bati baimena emanda.

FEVASen oso positibotzat jotzen dugu ekimen hori, oso urrats garrantzitsua baita Bizkaia inklusiboagoa eta irisgarriagoa lortzeko. Neurri horrek mugikortasuna, autonomia pertsonala eta desgaitasuna duten pertsonen erabateko inklusioa bultzatzen ditu, eta, aldi berean, familiaren karga ekonomikoa arintzen laguntzen du.

Informazio gehiago

 

Artículos relacionados

FEVASek Osakidetzaren Lehentasunezko OTIari buruzko inkesta bat jarri du abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen esperientzia ezagutzeko eta hobetzeko proposamenak jasotzeko.

FEVASek Gasteizen EDEKAk antolatutako “Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren 20 urte: eskubideak aitortzetik benetan baliatzera” jardunaldian parte hartu zuen atzo. Konbentzioak gaur arte ekarri duenaren balantzea egiteko eta egindako aurrerapenei eta oraindik egin gabe dauden erronkei buruz hausnartzeko topaketa

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content