Skip links

Plena inclusiónek “Konfidentzialtasuna eskola eremuan” gure gidaliburua aukeratu du jardunbide onenen artean

Eskolako konfidentzialtasunari buruzko

FEVASen gidaliburu bat jardunbide on gisa aukeratu dute.

Gida hori eta beste jardunbide on batzuk Zaragozan egingo den Topaketa batean aurkeztuko dira.

 

Gida horrek aholkuak ematen dizkie irakasleei,

euren ikasleei eta familiei buruzko informazio konfidentziala zaindu dezaten.

FEVASentzat oso garrantzitsua da Plena inclusiónek gidaliburu hori aintzatestea.

Hezkuntza hobetzeko lanean jarraitzera motibatzen du.

 

Kartel formatuan zabalduko da, QR Kodearekin, datozen irailaren 26an eta 27an, “A contracorriente: construimos comunidades inclusivas” goiburupean eta Plena inclusiónek eta Plena inclusión Aragónek antolatuta Zaragozan egingo den Jardunbide Miresgarrien 2. Topaketan.

Topaketa hori dela eta, Plena inclusiónek adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta euren familien inklusioan aurrera egiten jarraitzen lagunduko duten jardunbide onenak aukeratzeko prozesua ireki zuen. 270 esperientzia aurkeztu ziren, eta horietatik 74 aukeratu. Ondoen baloratutako 15ak “Jardunbide miresgarriak” modalitatean sartu dira, eta Zaragozako Osokoan aurkeztuko dira, eta gainerako 59ak “Jardunbide Onenak” izena jasoko dute. Bigarren kategoria horretako 16 onenak aldi berean aurkeztuko dira horretarako egokitutako standetan, eta gainerako Praktika Onenak, horien artean gure Konfidentzialtasun Gida, QR kodea izango duten karteletan erakutsiko dira. Horrela, bertara doazenek horiei buruzko informazioa kontsultatu ahal izango dute euren telefono mugikorraren bitartez.

Gure erakundeak argitaratu duen “Konfidentzialtasuna eskola eremuan. Hezkuntzako profesionalek ikaslearen funtsezko eskubide baten inguruan egin behar duten gogoetarako orientabideak” gidaliburuaren xedea, hezkuntzako profesionalek gai konplexu horren inguruan egin behar duten gogoeta sustatzea da, eta jardunbide profesionalean kontuan izateko jarraibideak eskaintzen ditu. Gidaliburuaren prestakuntzan FEVASeko Hezkuntza Batzordeak eta hainbat alorretako adituek hartu zuten parte: Eguzkiñe Etxabek (APNABI-Autismo Bizkaiako eta FEVASeko Hezkuntza Saileko arduraduna), Xabier Etxebarriak (Deustuko Unibertsitateko Etikako Katedradun Emeritua), Rafael Armestok (abokatua eta Plena inclusióneko Jurista Sareko kidea) eta María Villarinok (abokatua eta datuen babesean aditua).

FEVASentzat, aintzatespen hori pizgarria da kalitatezko eskola inklusiboaren aldeko bere apustuan.

Artículos relacionados

Familian Oinarritutako Ikuspegiaren (FOI) arabera, familia da pertsonaren laguntzarako unitate nagusia. Vegak adierazi bezala, Familian Oinarritutako Ikuspegia erronka eta inbertsioa da aldi berean erakundeentzat. Zuzendaritzek ezagutu egin behar dute, horretan sinetsi, eta inplementatzeko baldintzak sortu.

Esteban Corsino, Plena inclusión Aragoneko teknikaria. Elkarrizketa horretan, Corsinok azpimarratu du teknologia adimen- edo garapen-desgaitasuna duen pertsona bakoitzaren bizitza-proiektuaren zerbitzurako beste laguntza bat dela. Mi Casa proiektuan duen esperientziatik abiatuta, laguntza-sisteman txertatzeko eta erakundeetan aldaketa kulturala bultzatzeko beharra defendatzen du,

FEVASek amaitu du adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen dieten erakundeetan Familian Oinarritutako Ikuspegia ezartzen aurrera egiteko Deustuko Unibertsitateko María Villaescusa eta Garazi Yurrebasorekin batera gauzatutako pilotajea.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content