Skip links

Musikazaleak proiektua: Yamel Romero (musikaria) elkarrizketatu eta Najwa Dieguez eta Asier Perezen (parte-hartzaileak) iritzia jaso dugu

Musikazaleak 2024ko urrian hasi genuen proiektua da,
adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei musika hurbiltzeko.
Horretarako, musika-tailerrak egiten ditugu Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Tailer horietan desgaitasuna duten 43 pertsonak parte hartzen dute
Euskadiko Orkestraren proiektu bat da, FEVASekin lankidetzan.

Proiektua ekainean amaituko da,
parte-hartzaileek beren lana erakutsiko duten emanaldi batekin.
Hauek izango dira emanaldiak:

• Ekainaren 5ean, Bilbon
• Ekainaren 11n, Donostian
• Ekainaren 13an, Gasteizen

 

• “Tailer honek sentiarazten dit inoiz egingo ez nituzkeen gauzak egin ditzakedala” , Najwa Dieguez (Muzikazaleak proiektuan parte hartzen)

• “Elkarte desberdinetako pertsonekin partekatu ahal izatea da gehien gustatzen zaidana” Asier Pérez Asier Pérez (Muzikazaleak proiektuan parte hartzen)

Yamel Romerori egindako elkarrizketaren laburpena.

Yamel oso pozik dago proiektu honekin.
Parte-hartzaile guztiek
gaitasun artistiko asko dituztela esan du.
Bere iritziz, garrantzitsua da
desgaitasuna duten pertsonek
adierazteko eta musikarako duten talentua
garatzeko espazioak izatea.

Musika tailerretan, Yamel pertsona bakoitzera egokitzen da.
Bakoitzari begiratu eta bere sormena indartzen du.
Era berean, azpimarratu du laguntzaileek funtsezko zeregina dutela,
eta inplikatu egin behar dutela musika tailer inklusiboagoa sortzeko.

Yamelek azpimarratzen du desgaitasuna duten pertsonek
kulturarako eta
kultura sortzeko eskubidea dutela.
Adibidez, abesti berri baten letra asmatzeko.

Yamelek uste du ikus-entzuleek desgaitasunen bat duten pertsonen
artea baloratu behar dutela.
Agian ez dute primeran kantatuko,
baina artea ez da perfekzioa,
emozioa eta sormena baizik.

Kontserbatorioetan eta musika eskoletan
musika inklusiboko espazioak aldarrikatzen ditu,
desgaitasuna duten pertsonek
musikarako gaitasunak garatu ahal izan ditzaten.

Yamelek dio proiektu honek aberastu egin duela pertsona gisa,
beti ikasten du zerbait parte-hartzaile bakoitzarengandik.

Yamelek jarduera asko egiten ditu
desgaitasuna duten pertsonei musika hurbiltzeko.
Musikazaleak ez ezik,
Musikando proiektuaren zuzendaria ere bada.
Eta uztailean, Donostiako Jazzaldian joko du
desgaitasunen bat duten eta ez duten pertsonek osatutako
Los Diversos taldearekin.

Musikazaleak Euskadiko Orkestrak, FEVASekin lankidetzan, sustatutako proiektua da. Musika tailerren bidez desgaitasuna duten pertsonen kulturarako edo garapenerako eskubidea berrestea du helburu. 2024ko urrian hasi zen ekimena, eta hiru talde osatu ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen, 11 erakundetako 43 pertsonak parte hartuta. Proiektua ekainean amaituko da, parte-hartzaileek hilabete hauetan egindako lana erakutsiko duten azken emanaldiekin: ekainaren 5ean (Bilbon), ekainaren 11n (Donostian) eta ekainaren 13an (Gasteizen).

Musikazaleak proiektua: Yamel Romero (musikaria) elkarrizketatu eta Najwa Dieguez eta Asier Perezen (parte-hartzaileak) iritzia jaso dugu:

• “Tailer honek sentiarazten dit inoiz egingo ez nituzkeen gauzak egin ditzakedala” , Najwa Dieguez (Muzikazaleak proiektuan parte hartzen)

• “Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek kultura egiteko eskubidea dute” ,Yamel Romero (Musika sorkuntza eta musikoterapia lantzeko Musikanaiz Zentroko zuzendaria. Musikazaleak proiektua koordinatzen du Mikel Cañadarekin, Euskadiko Orkestra)

• “Elkarte desberdinetako pertsonekin partekatu ahal izatea da gehien gustatzen zaidana” Asier Pérez Asier Pérez (Muzikazaleak proiektuan parte hartzen)

 

 

Artículos relacionados

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

FEVAS Plena inclusión Euskadik, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien familien eskubideak bermatuko dituzten politikak diseinatzen eta hedatzen modu aktiboan laguntzeko Administrazio publikoarekin harreman jarraitua izateko beharra nabarmendu du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content