Skip links

Sareen sarea etxerik gabeko pertsonen kontrako intolerantziazko ekintzen kontra agertu da

Sareen Sarea, etxerik gabeko pertsonek

azken hilabeteetan jasan dituzten

erasoen kontra agertu da.

 

Sareen Sareak bat egin du erakunde batzuk

sinatu duten gaitzespeneko adierazpenarekin.

Erakunde guztiek eraso horiek

eta etxerik gabeko pertsonen kontrako gorrotoa gaitzesten dituzte.

 

Erakundeek diote gizartea sentsibilizatu behar dela,

eraso gehiago ez egoteko.

Partaide garen Sareen Sarea erakundeak, Euskadiko Gizarte arloko Hirugarren Sektorea parte den Erakundeen arteko Batzordeak maiatzaren 3an sinatu zuen Etxerik gabeko Pertsonentzako 2018-2021 Euskal Estrategia bultzatzeko adierazpen instituzionalarekin bat egitea erabaki du.

Adierazpen hori, azken hilabeteetan etxerik gabeko pertsonek jasan dituzten erasoen aurreko erantzuna da.

Etxerik gabeko Pertsonentzako Euskal Estrategiaren Jarraipen Batzordea osatzen duten erakunde publikoek eta gizarte ekimeneko erakundeek euren erabateko gaitzespena erakusten dute ekintza horien aurrean, eta etxerik gabeko pertsonen kontrako intolerantzia, gorrotoa eta mespretxua salatzen dituzte. Gorroto delitu horiek giza eskubideen zapalkuntza nabarmena dira.

Adierazpenaren sinatzaileen iritziz ezinbestekoa da biztanle guztiak eta erakunde publikoak etxerik gabeko pertsonen kontrako gorroto delituen aurrean sentsibilizatzea, eta baita gizarte arloko erakundeen prebentziozko lana –koordinatua eta bateratua–, laguntzarako baliabideak eta polizia indarrak indartzea ere.

Informazio gehiago sareen Sarean

Argazkia: Irekia

Artículos relacionados

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content