Skip links

Sareen Sareak, covid-19ak gizartean izan duen eraginari aurre egiteko estrategia planteatu du

Sareen Sarea osatzen duten erakundeek

koronabirusaren krisiari aurre egiteko

neurriak dituen dokumentua egin dute.

 

Dokumentu horrek esaten du elkarteek

eskari guztiei erantzuteko baliabideak izan behar dituztela,

eta funtsezkotzat hartu behar direla.

Krisi honetatik irteteko administrazioaren eta elkarteen

arteko elkarrizketa beharrezkoa dela ere esaten du.

 

Dokumentu horretan inor atzean ez geratzeko

neurriak ere proposatzen ditu.

 

Dokumentu horrez gain,

Sareen Sareak kanpaina bat hasi du

gizarteak bere lana ezagutu dezan.

 

FEVAS kide den Sareen Sarea elkarte sareak, dokumentu bat bidali die duela denbora gutxi Eusko Jaurlaritzari eta alderdi politikoei, Covid-19aren krisiak Euskadiko gizarte erakundeetan izan dituen ondorioei aurre egiteko duen estrategia zehaztuz. Estrategiak agerian uzten du testuinguru horrek zer eragin izan duen Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan eta hartzaileengan, eta, gainera, ondorio negatiboak arintzeko proposamen sorta zehazten du.

Hirugarren Sektore Sozialaren eskarien artean hauek nabarmentzen dira, besteak beste: erakundeei behar dituzten baliabideak ematea egoera korapilatsu horri erantzun ahal izateko; gizarte sektorea pandemiaren kudeaketan funtsezko zerbitzu gisa aitortzea; eta autonomia, foru eta toki gobernantzako maila guztiekin elkarrizketa zibila izateko konpromisoa.

Egoera zaurgarrienean dauden pertsonei eta kolektiboei dagokienez, garapen sozial eta jasangarri bidezkoagoa, ekitatiboagoa, sustatzeko oinarrizko printzipioetan oinarritutako hogei neurri inguru helarazi ditu. Sareen Sarearen planak ez du inor atzean utzi nahi; horregatik, azpimarratu du gizarte-babesa behar duten pertsona eta familia guztiek sarbide egokia izan behar dutela hirugarren sektoreko erakundeek eskaintzen dituzten gizarte arloko prestazioetarako.

“Pandemiaren aurkako txerto soziala gara” goiburupean abian jarri duen gizarte sentsibilizazioko kanpainaren bitartez, Sareen Sarea estrategia hori zabaltzen eta Hirugarren Sektore Sozialak krisialdian duen eginkizuna aldarrikatzen ari da.

Informazio gehiago

Artículos relacionados

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jarri dute abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako ekimena, osasun sisteman arreta hobetzeko helburuarekin.

Goyeneche Fundazioak Plenainclusión-en Erabateko Kalitate Egiaztapena-Bikaintasun Maila lortu du. Elkarrizketa honetan azaltzen dute ereduak nola lagundu dien beren ideiak ordenatzen eta beren lana etikaren, bizi kalitatearen eta kudeaketaren ardatzetan antolatzen.

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content