Skip links

Urkullu Lehendakariak Aspace Bizkaiaren Hezkuntza Bereziko Zabaloetxe Goikoa Zentroa bisitatu du

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako

2 Sailburuk Aspace Bizkaiaren Hezkuntza Bereziko ikastetxea bisitatu dute.

Aurten Aspace Bizkaiak 40 urte betetzen ditu.

Horregatik egin dute bisita hori.

 

Lehendakaria eta Sailburuak langile taldearekin elkartu dira.

Ikastetxeko ikasgelak eta egitasmoak ezagutu dituzte.

Gainera, Lehendakariak ikasleei eta profesionalei hitz egin die.

Aspacek oso ondo egiten duela lan

eta egiten dutena oso garrantzitsua dela esan die Lehendakariak.

Urkullu Lehendakariak Aspace Bizkaiaren Hezkuntza Bereziko Zabaloetxe Goikoa Zentroa bisitatu du. 40. urteurrena ospatzeko Aspace Bizkaiak

programatu dituen ekitaldien barruan,Iñigo Urkullu Lehendakariak, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politika Sailburuak, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak eta Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendariak lagunduta, burmuineko paralisia duten 42 ikasle hartzen dituzten 9 ikasgela dituen Hezkuntza Bereziko Zabaloetxe Goikoa Ikastetxea (Loiu) bisitatu zuen atzo.

Taldeko langile taldearekin bildu eta ikasgelak eta bertan aurrera eramaten diren egitasmoak ezagutu ostean, erakundeko ikasleen eta profesionalen presentzia izan zuen ekitaldia egin zen. Ekitaldi horretan, eta Kepa Erauzkin elkarteko presidentearen esker oneko hitzen ondoren Lehendakariak egin zuen berba, Aspace Bizkaiak bere 40 urteko ibilbidean gizarteari egin dion ekarpena eta aurrera eraman duen lana aintzatesteko. Horrez gain, Urkulluk berretsi egin zuen Administrazioak Aspace Bizkaia bezalako elkarteekin duen lankidetza ereduaren aldeko apustua eta denon artean gizarte zuzenagoaren alde lanean jarraitzeko Eusko Jaurlaritzak duen konpromisoa.

Ekitaldia, erakundearen 40 urteak direla eta ikasleek egin zuten piktogramez egindako mezuarekin eta “olatu” handiarekin amaitu zen.

Artículos relacionados

FEVASek ia ehun pertsona bildu zituen azaroaren 20an Kursaalean, “Musika inklusiorako tresna gisa” jardunaldian. Ekimen horren helburua musikaren balioaz sentsibilizatzea izan zen, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eskubideak bermatzeko eta haien hezkuntza eta gizarte inklusioa bultzatzeko.

Adimen-desgaitasuna duten Apdema, Atzegi, Gorabide eta Gaudeko 90 pertsona baino gehiago bildu ziren larunbat honetan Gasteizko Europa Jauregian, FEVAS Plena Inclusión Euskadik eta Apdemak antolatutako Autokudeatzaileen 18. Topaketan parte hartzeko. Jardunaldian, parte-hartzaileek kolektiboa bereziki kezkatzen duen gai bati buruz hausnartu

FEVASeko kide diren erakundeetako hirurogeita hamar profesional inguruk hartu zuten parte joan den asteazkenean, urriak 29, “Prebentzioa eta esku-hartzea desgaitasunen bat duten pertsonen laguntzetan tratu desegokia emateko modu sotilen aurrean” izeneko online jardunaldian.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content