Skip links

Urkullu Lehendakariak Aspace Bizkaiaren Hezkuntza Bereziko Zabaloetxe Goikoa Zentroa bisitatu du

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako

2 Sailburuk Aspace Bizkaiaren Hezkuntza Bereziko ikastetxea bisitatu dute.

Aurten Aspace Bizkaiak 40 urte betetzen ditu.

Horregatik egin dute bisita hori.

 

Lehendakaria eta Sailburuak langile taldearekin elkartu dira.

Ikastetxeko ikasgelak eta egitasmoak ezagutu dituzte.

Gainera, Lehendakariak ikasleei eta profesionalei hitz egin die.

Aspacek oso ondo egiten duela lan

eta egiten dutena oso garrantzitsua dela esan die Lehendakariak.

Urkullu Lehendakariak Aspace Bizkaiaren Hezkuntza Bereziko Zabaloetxe Goikoa Zentroa bisitatu du. 40. urteurrena ospatzeko Aspace Bizkaiak

programatu dituen ekitaldien barruan,Iñigo Urkullu Lehendakariak, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politika Sailburuak, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak eta Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendariak lagunduta, burmuineko paralisia duten 42 ikasle hartzen dituzten 9 ikasgela dituen Hezkuntza Bereziko Zabaloetxe Goikoa Ikastetxea (Loiu) bisitatu zuen atzo.

Taldeko langile taldearekin bildu eta ikasgelak eta bertan aurrera eramaten diren egitasmoak ezagutu ostean, erakundeko ikasleen eta profesionalen presentzia izan zuen ekitaldia egin zen. Ekitaldi horretan, eta Kepa Erauzkin elkarteko presidentearen esker oneko hitzen ondoren Lehendakariak egin zuen berba, Aspace Bizkaiak bere 40 urteko ibilbidean gizarteari egin dion ekarpena eta aurrera eraman duen lana aintzatesteko. Horrez gain, Urkulluk berretsi egin zuen Administrazioak Aspace Bizkaia bezalako elkarteekin duen lankidetza ereduaren aldeko apustua eta denon artean gizarte zuzenagoaren alde lanean jarraitzeko Eusko Jaurlaritzak duen konpromisoa.

Ekitaldia, erakundearen 40 urteak direla eta ikasleek egin zuten piktogramez egindako mezuarekin eta “olatu” handiarekin amaitu zen.

Artículos relacionados

Mikel Barturen Nuño, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen sareak biltzen dituen Sareen Sareko koordinatzailea.
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen hamargarren urteurrena dela eta, Sareen Sareko koordinatzailearekin hitz egin dugu arau-esparru horren garrantziaz, sektorearen aintzatespenean duen eraginaz eta oraindik ekiteko dauden

Ia 500 pertsona bertaratu dira Musikazaleak ekimenaren azken emanaldira. Euskadiko Orkestrak eta FEVAS Plena Inclusión Euskadik bultzatutako ekimen horrek adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei hurbildu die musikaren jarduna, esperientzia sortzaile, parte-hartzaile eta inklusiboaren bidez.

Heba Hagrass desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEko errelatore bereziak egin duen “Desgaitasuna duten haurrentzako zainketak eta laguntzak familia barruan eta haien genero-dimentsioak” txostenak, familia askoren errealitatea eta egunerokoan aurre egin beharreko zailtasun nagusiak aztertzen ditu. Dokumentuak gogorarazten du haur

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content