280 pertsona inguruk, horien artean FEVASeko kide diren erakundeetakoek, hartu dute parte larunbat honetan, apirilaren 8an, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak antolatu duten “Boluntariotzaren Euskal Topaketan”. Ekitaldi horren helburua, jakin-minak eta esperientziak partekatzeko espazioa sortzea zen.
Gasteizen egin zen, eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailburua buru izan zuen ekitaldia baliagarria izango da 2017-2020 Boluntariotza Estrategia egiteko, bertan hainbat alorretako boluntarioen iritzia jaso baitzen.
Lan saioan eztabaidarako 30 mahai antolatu ziren, eta, sei edo zazpi pertsonak osatutako taldeetan, partaideek boluntariotzaren, gizarte erakundeen eta etorkizunarekin eta gizarte berrikuntzarekin erlazionatutako guztiaren inguruko sentsibilizazioari, ikusgaitasunari eta izpiritu eraldatzaileari buruz sakondu zuten.