Skip links

2017-2020 Boluntariotza Estrategiarako oinarriak ezarri dira

280 pertsonak hartu dute parte  Boluntariotzaren Euskal Topaketan.

Gasteizen egin zen, eta Enplegu eta Gizarte Politika Sailburuak inauguratu zuen.

Topaketa horretan lanerako mahai asko antolatu ziren,

hainbat gairi buruz gogoeta egiteko.

 

Eusko Jaurlaritzak partaideen iritzia jaso du,

eta kontuan izango du 2020. urtera arte boluntariotzari

dagokionez zer egin erabakitzeko orduan.

280 pertsona inguruk, horien artean FEVASeko kide diren erakundeetakoek, hartu dute parte larunbat honetan, apirilaren 8an, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak antolatu duten “Boluntariotzaren Euskal Topaketan”. Ekitaldi horren helburua, jakin-minak eta esperientziak partekatzeko espazioa sortzea zen.

Gasteizen egin zen, eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailburua buru izan zuen ekitaldia baliagarria izango da 2017-2020 Boluntariotza Estrategia egiteko, bertan hainbat alorretako boluntarioen iritzia jaso baitzen.

Lan saioan eztabaidarako 30 mahai antolatu ziren, eta, sei edo zazpi pertsonak osatutako taldeetan, partaideek boluntariotzaren, gizarte erakundeen eta etorkizunarekin eta gizarte berrikuntzarekin erlazionatutako guztiaren inguruko sentsibilizazioari, ikusgaitasunari eta izpiritu eraldatzaileari buruz sakondu zuten.

Artículos relacionados

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content