Skip links

Edekak emakumeari eta urritasunari buruzko gogoeta egiten du: eskubide eta aukera berdintasuna

Urritasuna duten Pertsonen Koordinakundeak (EDEKA),

urritasuna duten emakumeen eskubideei

eta aukerei buruz hitz egiteko Jardunaldia antolatu zuen.

 

Jardunaldian, Emakundeko Leyre Solagurenek urritasuna duten

emakumeek egiten dituzten gauzei buruz hitz egin zuen.

Atzegi, Elkartean, ONCE eta Euskal Gorrak erakundeek

beraien esperientzia kontatu zuten.

Edekaren webgune berria ere aurkeztu zen.

 

Jardunaldi hori garrantzitsua da FEVASentzat.

Gizarteak urritasuna duten emakumeen egoera ikus dezan balio du,

eta baita berdintasuna lortzeko ekintzak planifikatzeko ere.

Joan den abenduaren 15ean, EDEKAk, Urritasuna duten Pertsonen Euskal Koordinakundeak,“Emakumea eta urritasuna: eskubide eta aukera berdintasuna” Jardunaldia egin zuen Intxaurrondoko Kultur Etxean,berdintasunerako politiketan eta planetan sakontzeko eta hainbat erakunde arlo horretan gauzatzen ari diren jardunbide onak aurkezteko helburuz.

Mikel Malcorraren (EDEKAko presidentea), Maite Peñaren (Gipuzkoako Gizarte Politika Diputatua) eta Beatriz Artolazabalen (Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politika Sailburua) eskutik etorri zen inaugurazioaren ondoren, Leyre Solagurenek (Emakunde) hartu zuen parte, urritasuna duten emakumeen bazterketari aurre egiten aurrera eramandako politikak azaldu zituen hitzaldiarekin.

Ondoren, esperientzia hauek jaso zituen laneko mahaia gauzatu zen: “Berdintasunaren alde lanean: Gizonen eta emakumeen berdintasunerako Plana gure errealitatera egokitzea”, FEVASeko kide den Atzegi erakundearena; “Emakumea, urritasuna eta berdintasun politikak. Begirada elkarte mugimenduaren bitartez” Elkartean erakundearena; “ONCEren eta bere Fundazioaren Aukera Berdintasunerako Behatokia”; eta “Emakume gorra eta komunikaziorako oztopoak”, Euskal Gorrak erakundearena.

Amaitzeko, FEVAS parte den eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko gizarte bizitzan urritasuna duten pertsonen partaidetza sustatzeko lan egiten duten euskal erakundeak, federazioak eta konfederazioak biltzen dituen EDEKA plataformak, bere webgune berria aurkeztu zuen.

Artículos relacionados

FEVASek ia ehun pertsona bildu zituen azaroaren 20an Kursaalean, “Musika inklusiorako tresna gisa” jardunaldian. Ekimen horren helburua musikaren balioaz sentsibilizatzea izan zen, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eskubideak bermatzeko eta haien hezkuntza eta gizarte inklusioa bultzatzeko.

Adimen-desgaitasuna duten Apdema, Atzegi, Gorabide eta Gaudeko 90 pertsona baino gehiago bildu ziren larunbat honetan Gasteizko Europa Jauregian, FEVAS Plena Inclusión Euskadik eta Apdemak antolatutako Autokudeatzaileen 18. Topaketan parte hartzeko. Jardunaldian, parte-hartzaileek kolektiboa bereziki kezkatzen duen gai bati buruz hausnartu

FEVASeko kide diren erakundeetako hirurogeita hamar profesional inguruk hartu zuten parte joan den asteazkenean, urriak 29, “Prebentzioa eta esku-hartzea desgaitasunen bat duten pertsonen laguntzetan tratu desegokia emateko modu sotilen aurrean” izeneko online jardunaldian.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content