Skip links

FEVASek agerraldia egin du Legebiltzarreko Batzordean, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta dela eta

FEVASeko zuzendariak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta

hobetzeko proposamenak aurkeztu zituen Eusko Legebiltzarreko Batzorde

baten aurrean.

 

Errenta hori, beharra duten pertsonei eta familiei

ematen zaien laguntza ekonomikoa da.

Zuzendariak, bere proposamenak hiru gauzatan

oinarritzen direla azaldu zuen:

Adimen urritasuna duten pertsonek bizitza independentea

izateko duten eskubidea.

Urritasuna duten pertsonen familiek dituzten gastuak

Inklusioa ziurtatzeko neurriak hartzea.

Valeria García-Landarte gure FEVASeko zuzendaria Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordearen aurrera joanzen apirilaren 10ean, “DSBEa hobetzeko Eusko Jaurlaritzak planteatutako proposamenen inguruan Fevas Plena Inclusión Euskadik dituen oharrak eta iritzia” dokumentuaren edukia azaltzeko. Ekitaldi berean, gure elkarte mugimendua ordezkatuz, Ana Peñacoba eta Oiane Uriarte Apdemako zuzendariak eta gizarte langileak ere hartu zuten parte, hurrenez hurren.

FEVASek alor horretan duen posizionamendua oinarrizko hiru argumentutan oinarritzen da: adimen urritasuna duten pertsonek bizitza propioa eta independentea izateko duten eskubidea, adimen urritasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEren Konbentzioak jasotzen duen bezala; familiek jasaten duten gain-esfortzu ekonomikoa, urtean 47.504 eurokoa izan daitekeena; eta, azkenik, Diru-Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistematik Gizarte Inklusioari bultzada ematea, adimen eta garapen urritasuna duten pertsonen erabateko inklusioa bermatzeko.

García-Landartek, beste gai batzuen artean, hauek planteatu zituen: 3.2.1. proposamenean, gaur egun erabiltzen den formula aldatuko duten Bizikidetza Unitate Bereziak sartu beharra; ondarearen balorazioa egiteko orduan, adimen urritasuna duten pertsonen beharrak eta familiek egiten duten gain-esfortzua kontuan hartzea; eta eskaintzen den arreta integrala eta pertsonalizatua izan dadila ziurtatzea, eremu eta sistema guztien ikuspegi orokorraren bitartez, eta horretarako ezinbestekoa da Hirugarren sektoreko erakundeen partaidetza kasu bakoitzaren koordinazioan.

Gure kide diren erakundeentzat posizionamendu hori oso garrantzitsua da, Euskadin adimen eta garapen urritasuna duten pertsonen eta euren familien eskubideak eta interesak bermatzeko.

“DSBEa hobetzeko Eusko Jaurlaritzak planteatutako proposamenen inguruan Fevas Plena Inclusión Euskadik dituen oharrak eta iritzia” Dokumentua

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta hobetzeko oinarrien dokumentua (Eusko Jaurlaritza)

Autor de la fotografía: Eusko Legebiltzarra/Parlamento Vasco

Artículos relacionados

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content