Skip links

FEVASek irakurketa errazean azaltzen du zer den irisgarritasun kognitiboa

FEVASek Gida bat egin du Irakurketa Errazean.

Bere izenburua “¿Qué es la accesibilidad cognitiva?

Nuestro derecho a que todo sea más fácil” da.

Gidan, adimen urritasuna duten pertsonek lagundu dute.

Gidak hau azaltzen du:

-Irisgarritasun motak
– Zer den irisgarritasun kognitiboa
-Irisgarritasun kognitibo adibideak

Federazioak Irakurketa Errazean idatzitako liburu bilduma bat du.

FEVASek  “¿Qué es la accesibilidad cognitiva? Nuestro derecho a que todo sea más fácil” (FEVAS Irakurketa Erraza Bildumako 5. zk.) gida argitaratu berri du. Bertan, irisgarritasun motak eta zer den irisgarritasun kognitiboa azaldu eta hainbat alorretako adibideak jasotzen dira.

Aurreko gidatan bezala, adimen urritasuna duten pertsonek Irakurketa Errazeko testuen balioztapenean eta edukiaren xehetasunetan lagundu dute.

Argitalpen horrek finkatu egiten du FEVAS Plena inclusión Euskadik irisgarritasun kognitiboa gizarteratzea lortzeko tresna gisa bultzatzeko aurrera daraman estrategia.

Gidara sartu

Artículos relacionados

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jarri dute abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako ekimena, osasun sisteman arreta hobetzeko helburuarekin.

Goyeneche Fundazioak Plenainclusión-en Erabateko Kalitate Egiaztapena-Bikaintasun Maila lortu du. Elkarrizketa honetan azaltzen dute ereduak nola lagundu dien beren ideiak ordenatzen eta beren lana etikaren, bizi kalitatearen eta kudeaketaren ardatzetan antolatzen.

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content