Skip links

Gautenak “Sin que nadie quede atrás” online mintegian hartu du parte

Gautenak, Gipuzkoako autismo elkarteak,

Plena inclusiónek antolatu duen Mintegi batean hartu du parte.

Mintegi horretan, hainbat elkartek,

konfinamenduan buruko jokaera edo osasun arazoak

dituzten pertsonei arreta emateko moduari buruz hitz egin dute.

 

Plena inclusiónek adituen Sare bat sortu du,

pertsonei, profesionalei eta familiei aholkularitza eta laguntza emateko,

jokaeraren nahasmendu egoera larrien aurrean.

Hiru gida oso interesgarri ere aurkeztu dira,

egoera zail horiek bideratzeko orientazioekin.

 

Gautenako Agustín Illerak eta Lara Calvarrok, Plena inclusiónek, buruko jokaera edo osasun arazoak dituzten pertsonekin egin beharreko lana koordinatzeko moduan sakontzeko xedez antolatutako “Sin que nadie quede atrás” mintegian hartu zuten parte atzo. 900 pertsona inguru elkartu zituen deialdi birtualean, Plena inclusiónek hiru gida interesgarri aurkeztu zituen, eta zenbait erakundek eta Gipuzkoako autismo elkarteak euren esperientziaren berri emateko hartu zuten parte, horien artean Autismo Tenerifek, Apadisek, Batak eta Aspronak. Mintegian, Ramón Novell eta Maria Casanueva psikiatria adituek hartu zuten parte, krisi egoeretako koordinazio soziosanitarioari eta psikofarmakoen erabilerari buruz hitz egiteko.

Topaketan balioan jarri zen Plena inclusiónek egungo abagunean jokaera arloko deskonpentsazio egoera larrien aurrean pertsonei, profesionalei eta familiei aholkularitza eta laguntza emateko sortu duen Sarea. “Todos somos todos” Proiektuarekin erlazionatutako taldeak konfinamenduaren ondoriozko behar eta egoera larrienak identifikatu ditu, eta zenbait baliabide sortu ditu, horien artean gida berri hauek: “Comprende, previene y acompaña”, “Confinamiento y aislamiento” eta “Uso de psicofármacos”.

Agustín Illerak, materialen gauzatzean parte hartu duen talde aholkulariaren kide gisa, “Comprende, previene y acompaña” gidaren xehetasunetan sakondu zuen. Izenburuak, lengoaia erraza erabiliz, etxe barruko jokaera zailtasunak kudeatzeko zenbait estrategia azaltzen dituen dokumentuaren edukia aipatzen du. Lara Calvarro Gautenaren Berio etxebizitzaren koordinatzaileak, bere aldetik, arreta zuzeneko langileek isolamendua nola bizi duten azaldu zuen. Azpimarratu zuenez, profesional horiek erakundearen laguntza sentitzen dute eta beraiek ere erakutsi dute TEA duten pertsonekin eta beraien familiekin duten inplikazioa.

Mintegia, COVID-19aren pandemia hasi zenetik Plena inclusiónek martxan jarri dituen ekintzen, materialen eta baliabideen artean dago. Bere webgunean kontsulta daitezke

Artículos relacionados

Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak

Juanjo Muñoz Ros. Plena inclusióneko Irisgarritasun Kognitiboko arduraduna Murtziako Eskualdean. Komunitate horretan aitzindaria den eta inguruneak seinaleztatzen eta materialak ekoizten lan egiten duen irisgarritasun kognitiboko ‘Informazio Irisgarria’ zerbitzua abian jartzea koordinatu du udal eta erakunde publiko eta pribatu askorekin.

Juana M. Hernández Rodríguez. Psikologoa eta hezkuntza-orientatzailea, eskola-jazarpenean aditua. Hainbat argitalpenen egilea da, eta horien artean “Acoso escolar y Trastorno del Espectro Autista. Guía de actuación para profesorado y familias” nabarmentzen da.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content