Skip links

Koronabirusaren aurreko ekimenak: Atzegi tribiala

konfinamenduan,

Atzegiko Aisia eta Gizarte Partaidetza Zerbitzuak

tribial bat asmatu du,

elkarteari buruzko galderekin.

Tribial horrekin jendeak ondo pasatzea

eta guztiek beraien elkartea pixka bat hobeto ezagutzea nahi dute.

Aurten ATZEGIk bere 60. urteurrena ospatzen du.

 

Gainera, Atzegi zenbait jarduera ari da antolatzen online,

adibidez, dantza saioak, bingoak

eta eskudirua erabiltzen ikasteko tutorialak.

Jarduera horiekin guztiekin,

konfinamendua pixka bat entretenigarriagoa izatea nahi dute.

 

Duela zazpi aste eskas Gobernuak alarma egoera aldarrikatu zuen. Denbora tarte horretan, FEVASeko kide diren erakundeak erlojuz kontra aritu izan dira lanean testuinguru berrira egokitzeko, adimen urritasuna duten pertsonei eta beraien familiei eman beharreko laguntzei ahalik eta ongien eusteko. Oso tarte laburrean antolakuntzak berregituratu eta konfinamendu agertokirako erantzunak prestatu dituzte eta koronabirusaren aurrean ekimenak diseinatzeko asmamena zorroztu dute. Harrera bikaina izan duen ekimen ludiko bat, Gipuzkoako elkarte horretako Aisia eta Gizarte Partaidetza Zerbitzutik bultzaturiko “Atzegi tribiala” da, ongi pasatzeko eta pandemia hasi zenean 60. urteurrena prestatzen ari zen elkarteari ikusgaitasuna emateko.

“Atzegiri buruzko galderak dituen tribiala sortu genuen, elkarteko kideak, senideak, boluntarioak… animatzeko xedez. Zerbait interaktiboa, partaidetzan oinarriturikoa, izatea nahi genuen, pertsona horien artean ilusio pixka bat sortzeko, eta, aldi berean, gure sare sozialetan argitaratzen diren edukien aurrean interesa pizteko era izatea, hain zuzen ere. Beste alde batetik elkartea pixka bat gehiago ezagutzera emateko eta gure errealitatea hurbiltzeko aukera ematen zigun, aurten 60 urte betetzen baititugu”, azaldu du Marta Esnaola Atzegiko Aisia Zerbitzuko profesionalak.

Tribial berezi hori sare sozialetan dagoen laugarren astea da, eta jolasaren irudiak 1.500 jarraitzaile baino gehiagoren aintzatespena jaso du dagoeneko. “Astelehenetik ostiralera, lau erantzun aukera dituen galdera argitaratzen dugu Facebooken, Twitterren eta Instagrameko stories atalean, eta asteko 5 galderak asmatzen dituzten pertsonen artean, egoerak horretarako aukera ematen duenean gozatu ahal izango duten afari baterako balea zozketatzen dugu”, argitu du Martak. Adierazi duenez, proposamena oihartzun garrantzitsua ari da izaten hartzaile interesdunen artean.

5 profesionalek eta 300 boluntario inguruk osatutako Atzegiko Aisia Zerbitzua, aurrez aurreko jardueraren ordez bestelako ekintza birtual mota batzuk ari da ezartzen, adimen urritasuna duten pertsonentzat isolamendua arinagoa eta eramangarriagoa izan dadin. Bultzatzen ari diren online proposamenen aukera oso anitza da, dantza, bingo eta sukaldaritzako errezetetatik hasi eta eskudirua erabiltzen ikasteko tutorialetaraino. Irudimena eta ahalegina, biak, egoera zail honetan ere, erakundean Adimen Urritasuna duten pertsonei zuzendutako laguntzarekin, laguntasunarekin eta gozamenerako uneekin jarraitzeko.

Artículos relacionados

Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak

Juanjo Muñoz Ros. Plena inclusióneko Irisgarritasun Kognitiboko arduraduna Murtziako Eskualdean. Komunitate horretan aitzindaria den eta inguruneak seinaleztatzen eta materialak ekoizten lan egiten duen irisgarritasun kognitiboko ‘Informazio Irisgarria’ zerbitzua abian jartzea koordinatu du udal eta erakunde publiko eta pribatu askorekin.

Juana M. Hernández Rodríguez. Psikologoa eta hezkuntza-orientatzailea, eskola-jazarpenean aditua. Hainbat argitalpenen egilea da, eta horien artean “Acoso escolar y Trastorno del Espectro Autista. Guía de actuación para profesorado y familias” nabarmentzen da.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content