Skip links

Gure errezeta osasun-profesionalentzako

FEVAS erakundeko kideok liburuxka bat egin dugu,

zeinak adimen‑desgaitasuna duten pertsonen beharrak jasotzen dituen

mediku‑kontsultara doazenean.

“Gure errezeta osasun-profesionalentzako” du izena.

Liburuxka horrek profesional horiek kontuan hartu beharreko

10 puntu jasotzen ditu.

Adibidez: hizkuntza erraza edo hurbileko tratua erabiltzea.

 

Liburuxka horren helburua

adimen‑desgaitasuna duten pertsonen osasun‑eskubideari buruz sentsibilizatzea

eta haien inklusioan aurrera egitea da.

Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, eta adimen edo garapendesgaitasuna duten pertsonen osasun eskubideak azpimarratzeko helburuarekin, “Gure errezeta osasun-profesionalentzako” dokumentuan kontsultan adimen  edo garapendesgaitasuna duten pertsonen beharrizanak jaso ditugu. Testuinguru honetan aintzat hartu beharreko kontu batzuk laburtzen dituen dekalogoa da, besteak beste hauek: hizkuntza erraza, hurbileko tratua eta ingurua egokitzea.

“Errezeta” berezi honekin gizartea eta osasun‑eragileak sentsibilizatzeko ekintzak hasiko ditugu Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentzioan berariaz agertzen den eskubide bati buruz (25. artikulua). Haien lankidetza eta konpromisoarekin adimen‑ edo garapen‑desgaitasuna duten pertsonen osasun‑sarbidea hobetu nahi dugu, eta esparru guztietan haien inklusioan aurrera egin.

Artículos relacionados

Gaude elkarteko lau lagunek eta Carlos Ruedak (Apdema), FEVAS Plena inclusión Euskadiko ordezkari gisa Plena inclusiónen desgaitasuna duten pertsonen plataforman, Plena inclusiónek urriaren 3tik 5era Valentzian antolatutako estatu mailako “Con Voz Propia” topaketan hartu dute parte.

Plena inclusiónek egindako ikerketa baten arabera, adimen-desgaitasuna duten hamar pertsonatik seik ez dituzte albisteak ulertzen. Emaitzak “Adimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako sarbidea: urratutako eskubidea” online mintegian aurkeztu ziren.

Plena inclusión Españak Jardunbide Egokien Estatuko beste topaketa bat egingo du “Prácticas con impacto” lelopean. Hitzordua Sevillan izango da, 2025eko azaroaren 6an eta 7an, eta inklusioarekin konpromisoa duten entitate eta erakundeak bilduko ditu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content