Skip links

In aldizkaria, 20 ale inklusioa zabaltzen

Zenbaki borobil honetan, 20.ean, hezkuntza eta gizarte inklusiboagorantz aurrera egiteko ezinbestekoa den haztegi hori sortzeko helburuarekin sortu zen argitalpen honen balioa azpimarratu nahi dugu. Duela hamarkada bat baino gehiago zabaldu genuen lehen ale hartatik, ehunka orri bete ditugu adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien iritziarekin eta lekukotzekin; hezkuntzako adituei egindako elkarrizketekin; gaurkotasunarekin; jardunbide onekin… Pertsona bakoitzak bere ikuspegia eman du, eta, bere ikuspegitik, inklusioa zabaltzen eta gure aldizkaria hezkuntzako profesionalentzat erreferentzia bilakatzen lagundu du.

Ale honek, aurrekoek bezala, protagonista interesgarriak ditu, besteak beste, Asunción González del Yerro (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa), Óscar Garcia Muñoz (Plena inclusión Madrid) edo Pepe Motoso (Berritzegune Nagusia), eta irisgarritasun kognitiboarekin edo helduarora igarotzearekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzte. Gainera, eta ale berezi hau ospatzeko, Eguzkiñe Etxabek (FEVAS eta Apnabi-Autismo Bizkaia) FEVASek hezkuntza-eraldaketako eragile gisa duen lekua errepasatuko du, eta hainbat pertsonak bi galdera erantzungo dituzte: Zer ikasi dugu? Zer erronkari egin behar diegu aurre?

Erronken artean, FEVASek hezkuntza-komunitatea sentsibilizatzen jarraitzeko eta eskola inklusiboagoa sustatzeko beharra azpimarratzen du. In aldizkaria helburu horietan eragina izaten saiatzen da.

In aldizkaria

Artículos relacionados

FEVASek «Hezkuntza inklusiboa: eskubideetatik, etikatik eta berriztapenetik abiatuta eraldatzea» jardunaldia egingo du abenduaren 3an, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten ikasleen eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituen hezkuntzarantz aurrera zelan egin hausnartzeko gunea. Eguna: 2026ko abenduaren 3a. Itsasmuseum-Bilbo (17:30etik 19:30era.)

Musika-tailerren proiektua sendotzen ari da, adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonek musikarekin esperimentatzeko, sormena garatzeko eta kulturarako eskubidea baliatzeko gune gisa.

Elkarrizketa: Iker Ortolatxipi, Aspace Bizkaiako Antolakuntza Garapeneko arduraduna. Aspace Bizkaiako Berdintasun Planaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kontzilia Modeloaren barruan sortu da UZTARTZEA, langileen kontziliazioa ordenatu, ebaluatu eta hobetzeko ekimena. Asmo handiko helburua du: kontziliazioaren kudeaketa sistematizatzea, egoeren eta behar pertsonalen aniztasunari

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content