Skip links

Uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorrak

Uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorrak

Uztailaren 23an hauteskunde orokorrak izango dira, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek beren aldarrikapenak gogorarazi dizkiete alderdi politikoei.

Aldarrikapen horiek manifestu batean jasota daude,eta pertsona desgaituek maiatzeko hauteskundeetan aurkeztu zizkieten alderdi politikoei.

Manifestu hori elkarteetako pertsona desgaitu askoren parte-hartzearen emaitza da, eta hainbat eremutako aldarrikapenak jasotzen ditu. Adibidez, enplegua, osasuna, aisialdia, hezkuntza eta etxebizitza.

Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideetan eta inklusioan aurrera egiteko alderdi politikoek kontuan hartu beharko lituzkete aldarrikapen horiek.

Uztailaren 23ko hauteskunde orokorren aurrean, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek “Zer eskatzen diegu adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmendua ditugun pertsonak alderdi politikoei?” manifestuan jasotzen diren aldarrikapenak gogorarazi dizkiete alderdi politikoei. Dokumentu hori maiatzean aurkeztu zitzaien alderdi politiko nagusiei, Foru eta Udal hauteskundeak zirela-eta. Gure elkarte-mugimenduko desgaituen inplikazio aktiboa izan zuen partaidetza-prozesu baten emaitza da.

Manifestuak, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideetan eta gizarteratzean aurrera egiteko alderdi politikoek kontuan hartu beharko lituzketen hainbat arloko (enplegua, osasuna, hezkuntza, etxebizitza, aisialdia, bizimodu independentea, garraioa) eskaerak biltzen ditu.

Artículos relacionados

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content