Skip links

“Familien balioa”, gure elkarte-mugimenduaren kanpaina berria

“Familien balioa”, gure elkarte-mugimenduaren kanpaina berria

Maiatzaren 15a Familiaren Nazioarteko Eguna da.
Horregatik, gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak
kanpaina bat egingo du sare sozialetan,
“Familien balioa” leloarekin.
Kanpaina hori familiei egiten duten guztia
aintzatesteko eta eskertzeko da.

Familiak oso garrantzitsuak dira
gure elkarte-mugimenduan,
laguntza handia ematen dietelako
adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei.
Baita elkarteak sortu zituztelako ere.
Familiek asko borrokatu dute adimen- edo garapen-desgaitasuna duten
pertsonen eskubideen eta gizarteratzearen alde.

Datorren maiatzaren 15ean ospatuko den Familien Nazioarteko Eguna dela eta, gure elkarte-mugimenduak kanpaina bat hasiko du sare sozialetan, gizarteak jakin dezan familiek garrantzi handia dutela elkarteen mugimenduan. Familien ekarpena funtsezkoa izan da, eta da, hiru ikuspegitatik: adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen laguntza nagusia, elkarte-mugimenduaren bultzatzaileak eta gizarte-eraldaketaren sortzaileak dira.

Kanpaina horrek, Plena inclusión-en 60. urteurrenarekin lotuta, familien balioa ikusarazi, aintzatetsi eta eskertu nahi du, haien bultzada eta batasuna erabakigarria izan baitira gizarteratzeko eta eskubideak lortzeko bidean.

Informazio gehiago www.plenainclusion.org

Artículos relacionados

Testu berriak aurreko kodea eguneratzen du, eta erakundeen erabakiak eta jarduna funtsezko bost baliotatik bideratzeko gida eskaintzen du: errespetua, justizia, bizitza betea, integritatea eta elkarrizketa.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jarri dute abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako ekimena, osasun sisteman arreta hobetzeko helburuarekin.

Goyeneche Fundazioak Plenainclusión-en Erabateko Kalitate Egiaztapena-Bikaintasun Maila lortu du. Elkarrizketa honetan azaltzen dute ereduak nola lagundu dien beren ideiak ordenatzen eta beren lana etikaren, bizi kalitatearen eta kudeaketaren ardatzetan antolatzen.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content