Skip links

Erretiroari modu positiboan aurre egiteko orientabideak jasotzen dituen gida bat argitaratu dugu irakurketa errazean

FEVASek “Amaitu da gure laneko jarduera. Etapa berria gure bizitzan!” gida
kaleratu du irakurketa errazean.
Gida hau Irakurketa Errazeko
gure gida bildumaren 7. zenbakia da.

Atzegi, Apdema, Gaude eta Gorabideko
autokudeaketa taldeetako arduradunek
parte hartu dute.
Gainera, adimen-desgaitasuna duten Apdemako eta Atzegiko kideek
balioztatu dute gida, ulertzeko erraza dela egiaztatzeko.

Erretiroan gure bizitzan
gertatzen diren aldaketei buruzkoa da gida hau.
Adibidez, aldaketak gure eguneroko errutinan,
aldaketa fisikoak, emozionalak eta bestelakoak.
Erretiroa modu positiboan bizitzeko
zenbait aholku ere ematen ditu.
Adibidez, ariketa fisikoa egitea,
gure harreman sozialak zaintzea
eta gustuko ditugun jarduerak egitea.

FEVASen iritziz, gida honek pertsona guztien inklusioan
eta erabateko bizitzarako eskubidean aurrera egiteko balio du.

Deskargatu gida

FEVASek, lan-bizitza amaitu eta erretiroa hasten denean gertatzen diren aldaketak jorratzen dituen “Amaitu da gure laneko jarduera. Etapa berria gure bizitzan!” gida kaleratu du irakurketa errazean. Gainera, etapa horri modu positiboan aurre egiteko zenbait orientabide ditu. Argitalpen hau, gure Irakurketa Errazeko Gida Bildumaren 7. zenbakia, prestatzeko, Atzegi, Apdema, Gaude eta Gorabideko autokudeaketa taldeetako arduradunen laguntza izan dugu. Gainera, adimen-desgaitasuna duten Apdemako eta Atzegiko kideek balioztatu dituzte testuak.

Gidak etapa honetan sortzen diren gai garrantzitsuak jorratzen ditu: eguneroko errutinen aldaketak, aldaketa fisikoak, kognitiboak, emozionalak, eta abar. Halaber, bizi-kalitate onari eusteko zenbait gomendio ematen ditu, kontzeptu horren 8 dimentsioak kontuan hartuta: ongizate fisikoa, materiala eta emozionala, harreman pertsonalak, eskubideak, garapen pertsonala, autodeterminazioa eta gizarteratzea.

Argitalpen honen bidez, FEVASek adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzearekin eta bizitza osorako eskubidearekin duen konpromisoa berresten du.

Deskargatu gida

Artículos relacionados

Gaude elkarteko lau lagunek eta Carlos Ruedak (Apdema), FEVAS Plena inclusión Euskadiko ordezkari gisa Plena inclusiónen desgaitasuna duten pertsonen plataforman, Plena inclusiónek urriaren 3tik 5era Valentzian antolatutako estatu mailako “Con Voz Propia” topaketan hartu dute parte.

Plena inclusiónek egindako ikerketa baten arabera, adimen-desgaitasuna duten hamar pertsonatik seik ez dituzte albisteak ulertzen. Emaitzak “Adimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako sarbidea: urratutako eskubidea” online mintegian aurkeztu ziren.

Plena inclusión Españak Jardunbide Egokien Estatuko beste topaketa bat egingo du “Prácticas con impacto” lelopean. Hitzordua Sevillan izango da, 2025eko azaroaren 6an eta 7an, eta inklusioarekin konpromisoa duten entitate eta erakundeak bilduko ditu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content