Skip links

Euskal partaidetza Plena inclusiónen “Con Voz Propia” topaketan

Gaude elkarteko 4 lagunek
eta Apdemako Carlos Ruedak
“Con Viz Propia” topaketan parte hartu dute.
Carlos FEVASeko ordezkaria da
Plena inclusióneko desgaitasuna duten pertsonen plataforman.
Plena inclusiónek antolatutako topaketa hori,
Valentzian egin da,
urriaren 3tik 5era.

Topaketa horrek 260 pertsona bildu ditu.
Adimen-desgaitasuna duten pertsonek,
familiek eta boluntarioek
gogoeta egin dute Plena inclusión elkarte-mugimenduan
parte-hartzea indartzeko moduari buruz.

Topaketa horretan, Carmen Laucirica
Plena inclusióneko presidenteak
esan du Plena inclusiónen lidergoa
familien eta desgaitasuna duten pertsonen artean
partekatu behar dela.

Carlos Ruedak topaketaren balorazio positiboa egin du.
Merezi izan duela uste du,
eta topaketa horrek borrokan jarraitzera animatzen duela.
Uste du garrantzitsua dela desgaitasuna duten pertsonei entzutea
eta behar dituzten laguntzak izatea.

 Informazio gehiago

Gaude elkarteko lau lagunek eta Carlos Ruedak (Apdema), FEVAS Plena inclusión Euskadiko ordezkari gisa Plena inclusiónen desgaitasuna duten pertsonen plataforman, Plena inclusiónek urriaren 3tik 5era Valentzian antolatutako estatu mailako “Con Voz Propia” topaketan hartu dute parte.

Topaketak Estatu osoko adimen- edo garapen-desgaitasuna duten 260 pertsona baino gehiago bildu zituen, baita senideak eta boluntarioak ere, elkarte-mugimenduaren barruan parte-hartzea indartzeko moduari buruz hausnartzeko eta ideiak emateko. Horri dagokionez, Carmen Laucirica Plena inclusióneko presidenteak familien eta adimen-desgaitasuna duten pertsonen artean lidergo partekaturantz aurrera egitearen garrantzia nabarmendu zuen.

Valentzian egon ondoren, Plataforman dugun ordezkariak bileraren balorazio positiboa egin du. “Merezi izan du, baikor eta borrokan jarraitzeko gogo handiz itzuli gara. Garrantzitsua da gure ahotsa entzutea eta behar ditugun babesak ematea”.

Ekitaldia “Con Voz Propia” proiektuaren barruan sartzen da, eta bere helburua adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien parte-hartze aktiboa indartzea da, horiek baitira erakundeen oinarri soziala.

 Informazio gehiago

 

 

Artículos relacionados

Gaude elkarteko lau lagunek eta Carlos Ruedak (Apdema), FEVAS Plena inclusión Euskadiko ordezkari gisa Plena inclusiónen desgaitasuna duten pertsonen plataforman, Plena inclusiónek urriaren 3tik 5era Valentzian antolatutako estatu mailako “Con Voz Propia” topaketan hartu dute parte.

Plena inclusiónek egindako ikerketa baten arabera, adimen-desgaitasuna duten hamar pertsonatik seik ez dituzte albisteak ulertzen. Emaitzak “Adimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako sarbidea: urratutako eskubidea” online mintegian aurkeztu ziren.

Plena inclusión Españak Jardunbide Egokien Estatuko beste topaketa bat egingo du “Prácticas con impacto” lelopean. Hitzordua Sevillan izango da, 2025eko azaroaren 6an eta 7an, eta inklusioarekin konpromisoa duten entitate eta erakundeak bilduko ditu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content