Skip links

FEVASek musikan jarri du begirada, inklusioa bultzatzeko tresna gisa

Azaroaren 20an FEVASek jardunaldi bat antolatu zuen Donostiako Kusaalean.
Jardunaldi honetan musikaz eta inklusioaz hitz egin zen
eta ia 100 pertsona bertaratu ziren.

Jardunaldi horren helburua musikak
inklusioa bultzatzen duela erakustea zen.
Pertsona guztiek musikaz eta kulturaz gozatzeko
eskubidea dutela ere aipatu zen.

Hasieran zuzeneko musika emanaldi bat izan zen,
Yamel Romero musikariak koordinatua.

Gero, inaugurazioan, hauek hitz egin zuten:

• Josean Idoeta, FEVASeko presidenteak
desgaitasuna duten ikasleek musika ikasteko laguntza eskatu zuen.
• Roberto Ugarte, Euskadiko Orkestrakoak
gogora ekarri zuen orkestra FEVASekin lankidetzan ari dela
duela 15 urte baino gehiagotik.
• Begoña Pedrosa, Hezkuntza sailburuak,
FEVASekin eta familiekin lan egitearen garrantzia nabarmendu zuen.

Lucía Soriak eta Pernan Goñi ilustratzaileak FEVASen
“Musika inklusiorako tresna gisa” gida aurkeztu zuten.

Gainera, kulturarako eskubideari eta hezkuntza-inklusioari buruzko mahai-ingurua egin zen.
Mahaian Euskadiko Orkestrako Mikel Cañadak,
Simon Ezquiaga musikari eta aktoreak
eta Ana Belen Garcia Urnietako Lourdes Iriondo Musika Eskolako zuzendariak parte hartu zuten.
Azpimarratu zuten beharrezkoak direla irakasleei desgaitasunen bat
duten ikasleak sartzea erraztuko dien materialak eta baliabideak.

Amaitzeko, Nora Filmsek Plena inclusiónekin ekoitzitako
“Lo imposible se hará” dokumentala proiektatu zen”.
Dokumentala, adimen-desgaitasuna duten artistek
Carlos III Orkestrarekin eman zuten
kontzertuan oinarritzen da.

FEVASek ia ehun pertsona bildu zituen azaroaren 20an Kursaalean, “Musika inklusiorako tresna gisa” jardunaldian. Ekimen horren helburua musikaren balioaz sentsibilizatzea izan zen, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eskubideak bermatzeko eta haien hezkuntza eta gizarte inklusioa bultzatzeko.

Jardunaldia Aitor Arambarri, Jon Costa, Aitor Echaniz, Arkaitz Fabian, Irati Gómez, Ion Intxauspe, Imanol Timón eta Lionel Axel Vargasen musika emanaldiarekin hasi zen. Bertan Simon Ezquiagak “Aniztasun erlatiboa” interpretatu zuen. Musika proposamena Yamel Romero musikari eta Musikanaiz Zentroko zuzendariak koordinatu zuen.

Ondoren, inaugurazioa egin zen, Josean Idoeta FEVASeko presidentearen parte hartzearekin, eta nabarmendu zuenez, “funtsezkoa da desgaitasuna duten haurrek musika ikasteko eta beren talentu artistikoa garatzeko aukera eta laguntzak izatea”. Bestalde, Roberto Ugarte Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusiak Euskadiko Orkestrak duela 15 urte baino gehiagotik FEVASekin lankidetzan gauzatzen dituen jardueren balioa azpimarratu zuen. Azkenik, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak FEVASekin eta familiekin batera lan egitearen garrantzia azpimarratu zuen, inklusioan aurrera egiten jarraitzeko.

Irekiera ekitaldiaren ondoren, Lucía Soria FEVASeko komunikazio teknikariak eta Pernan Goñi ilustratzaileak FEVASek egindako eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako “Musika inklusiorako tresna gisa” gida aurkeztu zuten.

Jardunaldiak “Kulturarako eskubidea eta hezkuntza-inklusioa” mahai-inguruarekin jarraitu zuen. Bertan parte hartu zuten Mikel Cañadak (Musika Gela – Euskadiko Orkestra), Simon Ezquiagak (musikaria eta aktorea) eta Ana Belen Garciak (Urnietako Lourdes Iriondo Musika Eskolako zuzendaria). Gune horretan, irakasleei desgaitasunen bat duten ikasleak ikasgeletan eta musika-jardueretan sartzea erraztuko dien materialak eta baliabideak izateko beharra azpimarratu zen.

Amaiera gisa, Nora Filmsek Plena inclusión taldearekin elkarlanean ekoitzitako “Lo imposible se hará” dokumentalaren proiekzioa etorri zen. Dokumentala erakundearen 60. urteurrenaren ondorioz egin da, adimen- eta garapen-desgaitasuna duten artistek Carlos III Orkestrarekin batera emandako kontzertu batean oinarrituta.

Artículos relacionados

FEVASek ia ehun pertsona bildu zituen azaroaren 20an Kursaalean, “Musika inklusiorako tresna gisa” jardunaldian. Ekimen horren helburua musikaren balioaz sentsibilizatzea izan zen, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eskubideak bermatzeko eta haien hezkuntza eta gizarte inklusioa bultzatzeko.

Adimen-desgaitasuna duten Apdema, Atzegi, Gorabide eta Gaudeko 90 pertsona baino gehiago bildu ziren larunbat honetan Gasteizko Europa Jauregian, FEVAS Plena Inclusión Euskadik eta Apdemak antolatutako Autokudeatzaileen 18. Topaketan parte hartzeko. Jardunaldian, parte-hartzaileek kolektiboa bereziki kezkatzen duen gai bati buruz hausnartu

FEVASeko kide diren erakundeetako hirurogeita hamar profesional inguruk hartu zuten parte joan den asteazkenean, urriak 29, “Prebentzioa eta esku-hartzea desgaitasunen bat duten pertsonen laguntzetan tratu desegokia emateko modu sotilen aurrean” izeneko online jardunaldian.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content