Skip links

Beatriz Vega elkarrizketatu dugu, Plena inclusión Españako Familien arloko arduraduna.

Beatriz Vega elkarrizketatu dugu,
Plena inclusión Españako Familien arloko arduraduna.

Familian Oinarritutako Ikuspegiaren arabera,
familia da pertsonaren laguntzarako unitate nagusia.
Eredu hori erabakiak errespetatzean,
indarguneak aitortzean
eta profesionalen eta familien arteko konfiantzazko
eta lankidetzazko harremanean oinarritzen da,
laguntzek benetako kezkei
eta lehentasunei erantzun diezaieten.

Vegak adierazi bezala,
Familian Oinarritutako Ikuspegia erronka eta inbertsioa da
aldi berean erakundeentzat.
Zuzendaritzek ezagutu egin behar dute,
horretan sinetsi eta inplementatzeko baldintzak sortu.

Ikus elkarrizketa Beatriz Vegari: HEMEN

Familian Oinarritutako Ikuspegiaren (FOI) arabera, familia da pertsonaren laguntzarako unitate nagusia. Eredu hori erabakiak errespetatzean, indarguneak aitortzean eta profesionalen eta familien arteko konfiantzazko eta lankidetzazko harremanean oinarritzen da, laguntzek benetako kezkei eta lehentasunei erantzun diezaieten.

Pertsonan Oinarritutako Ikuspegia osatzen duen ikuspegi horrek laguntzen pertsonalizazio handiagoa eta emaitza hobeak ahalbidetzen ditu, familia baita bizitzako testuinguru natural nagusia.

Vegak adierazi bezala, Familian Oinarritutako Ikuspegia erronka eta inbertsioa da aldi berean erakundeentzat. Zuzendaritzek ezagutu egin behar dute, horretan sinetsi, eta inplementatzeko baldintzak sortu.

Bideo honetan ikus dezakezu Beatriz Vegari egindako elkarrizketa osoa:

Artículos relacionados

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak modu positiboan baloratzen du Ministroen Kontseiluak Erregelamendua onartu izana; Erregelamendu horrek 2022an onartutako Irisgarritasun Kognitiboaren Legea garatzen du. Erregelamenduak aurrerapauso garrantzitsua dakar pertsona guztiek informazioa, inguruneak eta zerbitzuak ulertzeko eta autonomia handiagoz erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko.

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content