Skip links

FEVASek kasu prototipo berri bat argitaratu du: “Doluan ondoan jardutea: laguntzen duten euskarriak”

FEVASek etikako argitalpen berri bat aurkeztu du.
Izenburua “Doluan ondoan jardutea: laguntzen duten euskarriak” da.
Argitalpen hau deliberazioan oinarritutako metodoarekin egin da.
Etikan, deliberazioan oinarritutako metodoa,
egoera zail bat dagoenean pentsatzeko eta erabakitzeko modu bat da.
Egokiena zer den erabakitzeko orduan
zalantzak daudenean erabiltzen da.
Pertsona batzuek egoerari buruz hausnartzen dute elkarrekin,
eta orientabideak ematen dituzte.

Argitalpenean, FEVAS elkarte-mugimenduko 10 erakundetako
16 profesionalek hartu dute parte.
Argitalpenak kasu bat azaltzen du:
gazte baten bat-bateko heriotza
eguneko arreta zentro batean.
Egoera horrek pertsona askori eragiten die:
profesionalei, lankideei, senideei
eta gertuko beste pertsona batzuei.

Argitalpenak egoera horretan sortzen diren
arazo etikoak identifikatzen ditu,
eta jarduteko orientabideak ematen ditu.

FEVASek argitalpen hau talde profesionalentzat eta erakundeentzat
tresna baliagarria izatea nahi du.
Dolu prozesuetan ondoan aritzea hobetzen lagun dezake,
betiere etikaren eta eskubideen ikuspegitik.

Deskargatu dokumentu osoa hemen:

“Doluan ondoan jardutea: laguntzen duten euskarriak”

Ikusi etikako beste dokumentu batzuk  hemen

FEVASek “Doluan ondoan jardutea: laguntzen duten euskarriak” izeneko kasu prototipo berri bat argitaratu du, elkarte mugimenduko 10 erakundetako 16 profesionalek parte hartu duten deliberazio metodoaren bidez egindako dokumentua.

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa, jokoan dauden balioen azterketa eta orientabideen eta gomendioen formulazioa barne, lanbidearen eta antolakuntzaren ikuspegitik jardunbide egokia izateko.

Kasu prototipo hau Marije Goikoetxeak (Etikan aditua eta Plena Inclusióneko Etika Batzordeko kidea) koordinatu du ikuspegi teknikotik, eta Aspace Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Apnabi-Autismo Bizkaia, Gaude, Gautena, Gorabide, Usoa Fundazioa, Futubide eta Uliazpiko profesionalek orientazio etikoak sortzeko, dolu prozesuetan ondoan jarduteko, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko testuinguruetan ikuspegiak partekatu dituzten lankidetza prozesutik sortu da.

FEVASen asmoa da argitalpen hau tresna erabilgarria izatea dolu testuinguruetan jardunbidea indartu nahi duten talde eta erakundeentzat, eskubideen ikuspegiarekin bat etorriz eta ikuspegi etikotik.

Deskargatu dokumentu osoa hemen:

“Doluan ondoan jardutea: laguntzen duten euskarriak”

Ikusi etikako beste dokumentu batzuk  hemen

Artículos relacionados

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content