Skip links

FEVASek bat egin du Plena inclusiónen Kode Etiko berriarekin

FEVASek bat egin du Plena inclusiónen Kode Etiko berriarekin

Kode Etikoa erakunde bateko pertsonentzat
garrantzitsuak diren balioak
jasotzen dituen dokumentua da.
Balio horien arabera jarduteko
orientabideak ere ematen ditu.

Plena inclusiónen Kode Etiko berriak
hobetu egiten du elkarteek etikaren,
eskubideen eta desgaitasuna duten pertsonen
inklusioaren alde duten konpromisoa.

5 balio garrantzitsu jasotzen ditu:

Errespetua
Errespetua pertsona bakoitzaren duintasuna aitortzea da.
Duintasuna pertsona bakoitzak pertsona izateagatik duen garrantzia da.

Justizia
Pertsonak modu zuzenean tratatzea
pertsona bakoitzari behar duena ematea da,
aukera berdinak izan ditzan.

 Bizitza betea
Bizitza betea izateak bizitza zoriontsua izatea esan nahi du,
eta pertsonak euren buruarekin ondo sentituko diren bizitza izatea.
Bizitza betea izateko, gizarteak eta erakundeek
babes hori bermatu behar dute.

Integritatea
Integritateak gure balioen arabera jokatzea esan nahi du.
Hau da, ondo dagoela uste dugunaren arabera.
Baita esaten duguna egitea,
intentzio ona izatea eta arduratsuak izatea ere.

Elkarrizketa
Elkarrizketa, parte-hartzea eta konpromisoa
oso garrantzitsuak dira
pertsona guztien eskubideak errespetatuko dituen
komunitate inklusiboa eta bidezkoa bermatzeko

FEVASek uste du garrantzitsua dela
Plena inclusiónen Kode Etiko berriarekin bat egitea.
Pertsonen eskubideetan aurrera egiteko balio du.
Gizarte zuzenagoa, parte-hartzaileagoa eta inklusiboagoa egiteko
beste urrats bat da.

Kode Etiko

FEVASek duela gutxi egin du bat gure elkarte mugimenduak eskubideekin, etikarekin eta inklusioarekin duen konpromisoa indartzen duen Plena inclusión Españaren Kode Etiko berriarekin.

Testu berriak aurreko kodea eguneratzen du, eta erakundeen erabakiak eta jarduna funtsezko bost baliotatik bideratzeko gida eskaintzen du: errespetua, justizia, bizitza betea, integritatea eta elkarrizketa.

Bat egite horrekin, FEVASek berretsi egiten du jarduteko modu koherente, arduratsu eta adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonengan eta haien familiengan zentratutakoarekin duen konpromisoa. Gainera, esparru horretan sartzea beste urrats bat da gizarte bidezkoago, parte-hartzaileago eta inklusiboagorantz aurrera egiten jarraitzeko.

Kode Etiko

Artículos relacionados

FEVASek Osakidetzaren Lehentasunezko OTIari buruzko inkesta bat jarri du abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen esperientzia ezagutzeko eta hobetzeko proposamenak jasotzeko.

FEVASek Gasteizen EDEKAk antolatutako “Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren 20 urte: eskubideak aitortzetik benetan baliatzera” jardunaldian parte hartu zuen atzo. Konbentzioak gaur arte ekarri duenaren balantzea egiteko eta egindako aurrerapenei eta oraindik egin gabe dauden erronkei buruz hausnartzeko topaketa

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content