Skip links

Gorde data: abenduaren 3an hezkuntza inklusiboko eskubideei, etikari eta berriztapenari buruzko gogoeta egingo dugu

Gorde abenduaren 3a: hezkuntza inklusiboaz hitz egingo dugu

FEVASek jardunaldi bat antolatu du
hezkuntza inklusiboaz hitz egiteko.

Hezkuntza inklusiboak ikasle guztiek,
behar dituzten laguntzekin
ikastea eta parte hartzea ahalbidetzen du.

Aurten 20 urte betetzen ditu
Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko
NBEren Konbentzioak.

Konbentzioa desgaitasuna duten pertsonen
eskubideak babesteko
herrialdeen arteko akordioa da.
Eskubide horietako bat hezkuntza inklusiboa da.

Jardunaldian gai hauetaz hitz egingo dugu:

  • Hezkuntza inklusiborako eskubidea.
  • Hezkuntza hobetzeko ideia berriak.

  Jardunaldiaren datuak

  • Eguna: 2026ko abenduaren 3a.
  • Lekua: Itsasmuseum-Bilbao.
  • Ordutegia: arratsaldeko bostak eta erdietatik zazpiak eta erdietara.
  • Antolatzailea: FEVAS Plena inclusión Euskadi.
  • Laguntzailea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila.

Aurrerago egitaraua partekatuko dugu
eta izena zelan eman azalduko dugu. 

 

FEVASek «Hezkuntza inklusiboa: eskubideetatik, etikatik eta berriztapenetik abiatuta eraldatzea» jardunaldia egingo du abenduaren 3an, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten ikasleen eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituen hezkuntzarantz aurrera zelan egin hausnartzeko gunea.

2026an 20 urte betetzen ditu Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentzioak. Haren 24. artikuluak hezkuntza inklusiborako eskubidea aitortzen du, diskriminaziorik gabe eta aukera-berdintasunean. Hala ere, oraindik erronka da eskubide hori ikastetxeen egunerokoan gauzatzea.

Abiapuntu horrekin, FEVASek hezkuntza inklusiboaren zutabe gisa eskubideetan eta etikan eta berriztapenak hezkuntza-jardunbideak eraldatzeko eta ikasleen aniztasunari erantzuteko eskaintzen dituen aukeretan zentratuko den jardunaldi bat antolatu du.

Gorde data!

  • Jardunaldia: Hezkuntza inklusiboa: eskubideetatik, etikatik eta berriztapenetik abiatuta eraldatzea
  • Eguna: 2026ko abenduaren 3a.
  • Lekua: Itsasmuseum-Bilbo
  • Ordutegia: 17:30etik 19:30era.
  • Antolatzailea: FEVAS Plena inclusión Euskadi.
  • Laguntzailea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila.

Laster jardunaldiaren egitarau osoa eta izena emateko formularioa partekatuko ditugu.

 

 

Artículos relacionados

FEVASek «Hezkuntza inklusiboa: eskubideetatik, etikatik eta berriztapenetik abiatuta eraldatzea» jardunaldia egingo du abenduaren 3an, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten ikasleen eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituen hezkuntzarantz aurrera zelan egin hausnartzeko gunea. Eguna: 2026ko abenduaren 3a. Itsasmuseum-Bilbo (17:30etik 19:30era.)

Musika-tailerren proiektua sendotzen ari da, adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonek musikarekin esperimentatzeko, sormena garatzeko eta kulturarako eskubidea baliatzeko gune gisa.

Elkarrizketa: Iker Ortolatxipi, Aspace Bizkaiako Antolakuntza Garapeneko arduraduna. Aspace Bizkaiako Berdintasun Planaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kontzilia Modeloaren barruan sortu da UZTARTZEA, langileen kontziliazioa ordenatu, ebaluatu eta hobetzeko ekimena. Asmo handiko helburua du: kontziliazioaren kudeaketa sistematizatzea, egoeren eta behar pertsonalen aniztasunari

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content