Skip links

FEVASek positibotzat jo du Gipuzkoako Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren sorrera

FEVASek positibotzat jo du
Gipuzkoako Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren sorrera.
Mahai hori elkarteen eta Gipuzkoako Administrazioaren arteko
lankidetzarako gunea da,
gizarte-gaiekin erlazionatutako planak,
programak eta politikak aurrera ateratzeko.

Mahaia osatzen dutenak hauek dira:

• Gipuzkoako Foru Aldundia.
• Eudel, Euskadiko Udalen Elkartea.
• Hirugarren sektoreko 17 erakunde.
FEVAS da Mahai horretan ordezkaritza duten
erakundeetako bat.

Mahai horren lehenengo bilera uztailaren 4an izan da.
Bilera horretan, antolatzeko moduari
eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren
Zaintza eta Gizarte Politiketako Sailaren
hurrengo 2 urteetarako planei buruz hitz egin zuten.
Gipuzkoako boluntariotzako erakundeen
egoeraz ere hitz egin zuten.

FEVASentzat Mahai hori oso garrantzitsua da.
Elkarteei hitza emango die
eta politika publikoak adosteko balioko du.

Hirugarren Sektorearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko elkarrizketarako eta lankidetzarako foro berri horrek foru erakundearen planak eta programak egitean Hirugarren Sektorearen parte-hartzea sustatu eta egituratu nahi du. Aldundiko ordezkariek, EUDELek eta hirugarren sektoreko erakundeen 17 sarek hartzen dute parte bertan, horien artean gure erakundeak.

Uztailaren 4an Donostian eginiko lehenbiziko topaketan, Zaintza eta Gizarte Politiketako Sailak datozen bi urteetarako taxutu duen ibilbide-orriaren zirriborroa aurkeztu zen, baita Gipuzkoako boluntariotzako erakundeen diagnostikoa eta gizarte-ekimenerako laguntzen deialdi berriaren oinarri arautzaileak ere. Horrez gain, Mahaiaren egitura zehaztu zen. Egitura horrek hauek izango ditu: presidentetza bat eta presidenteordetza bat, Aldundia (Zaintza eta Gizarte Politiketako Saila, eta Herritarren Partaidetzaren bidezko Gobernantza) eta EUDEL ordezkatuko dituzten lau kide; hirugarren sektoreko sare bakoitzeko kide bat; eta sareko kide ez diren hirugarren sektore sozialeko elkarteak eta erakundeak ordezkatuko dituzten bi kide eta idazkaritza bat.

FEVASek beti egin du lan aliantzak eraikitzen, eta, horregatik, positibotzat jotzen du Gipuzkoako Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren sorrera, administrazioarekin hitz egiteko organo gisa. Hori funtsezkoa izango da politika publikoen diseinuan eta betearazpenean eragina izango duten eta gobernantzan oinarrituko diren akordioak eraikitzeko eta hirugarren sektorea bera indartzeko.

Informazio gehiago

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunea

Artículos relacionados

Laura Garrido APADISeko pertsonen zuzendari teknikoak, jarduneko lidergoaz hitz egiten du: talde profesionalei laguntzeko estilo bat, gure erakundeetan laguntza onak ematen direla ziurtatzeko.

Argitalpen horren bidez, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen kulturarako eskubideaz sentsibilizatu nahi dugu, musika-irakaskuntza eskuragarriagoaren eta inklusiboagoaren bidez.

Zure aita banintz, irudi hori sare sozialetan argitaratuko zenuke? Elkarrizketa honetan, María Villarino, datuen babesean eta komunikazioan aditua (Alluitz Abogados), gure sare sozial korporatiboetan irudiak argitaratzeko orduan kontuan hartu beharreko gako batzuk ematen dizkigu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content