Skip links

Albisteak

Albisteak

Ezagutu gure gaurkotasun osoa

“Eztabaida jada ez da ‘inklusioa, bai edo ez’, inklusioa modurik eraginkorrenean nola gauzatu baizik”

Antonio Manuel Amor González. Salamancako Unibertsitatean Psikologian doktorea eta Komunitatean Integratzeko Unibertsitate Institutuko (INICO) ikertzailea. Gaur egun, desgaitasuna duten ikasleen inklusioan aurrera egitea bilatzen duen “Índice de Calidad de Vida para la Educación Primaria” tresnaren garapenean dago murgilduta.

FEVASek ia ehun pertsona bildu zituen azaroaren 20an Kursaalean, “Musika inklusiorako tresna gisa” jardunaldian. Ekimen horren helburua musikaren balioaz sentsibilizatzea izan zen, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eskubideak bermatzeko eta haien hezkuntza eta gizarte inklusioa bultzatzeko.

Adimen-desgaitasuna duten Apdema, Atzegi, Gorabide eta Gaudeko 90 pertsona baino gehiago bildu ziren larunbat honetan Gasteizko Europa Jauregian, FEVAS Plena Inclusión Euskadik eta Apdemak antolatutako Autokudeatzaileen 18. Topaketan parte hartzeko. Jardunaldian, parte-hartzaileek kolektiboa bereziki kezkatzen duen gai bati buruz hausnartu

FEVASeko kide diren erakundeetako hirurogeita hamar profesional inguruk hartu zuten parte joan den asteazkenean, urriak 29, “Prebentzioa eta esku-hartzea desgaitasunen bat duten pertsonen laguntzetan tratu desegokia emateko modu sotilen aurrean” izeneko online jardunaldian.

Musika-hezkuntzak adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten ikasleen garapenerako, ikasketarako eta inklusiorako aukerak nola irekitzen dituen jakiten lagunduko duen jardunaldi honetara gonbidatzen zaitugu.

Duela gutxi, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP), Bizkaiko Batzar Nagusien ekimenez, desgaitasuna duten pertsonei laguntzen dietenentzako garraio publikoko txartelaren doakotasuna bermatzeko neurria onartu dute. Bizkaiko Foru Aldundiaren datuen arabera, 15.100 pertsona inguru izango dira xedapen horren onuradun.

Gaude elkarteko lau lagunek eta Carlos Ruedak (Apdema), FEVAS Plena inclusión Euskadiko ordezkari gisa Plena inclusiónen desgaitasuna duten pertsonen plataforman, Plena inclusiónek urriaren 3tik 5era Valentzian antolatutako estatu mailako “Con Voz Propia” topaketan hartu dute parte.

Plena inclusiónek egindako ikerketa baten arabera, adimen-desgaitasuna duten hamar pertsonatik seik ez dituzte albisteak ulertzen. Emaitzak “Adimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako sarbidea: urratutako eskubidea” online mintegian aurkeztu ziren.

Plena inclusión Españak Jardunbide Egokien Estatuko beste topaketa bat egingo du “Prácticas con impacto” lelopean. Hitzordua Sevillan izango da, 2025eko azaroaren 6an eta 7an, eta inklusioarekin konpromisoa duten entitate eta erakundeak bilduko ditu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content