Skip links

FEVASek desgaitasunen bat duten pertsonei tratu desegokia emateko modu sotilei buruzko hausnarketa bultzatzen du

Urriaren 29an,
FEVASeko kide diren erakundeetako 70 profesionalek
online jardunaldi batean parte hartu zuten.
Desgaitasuna duten pertsonei tratu txarrak emateko
modu sotilei buruz hitz egin zuten.
Tratu txar mota hori detektatzea zaila da.

Topaketa hau, tratu txar mota hori prebenitzeko helburua zuen
eta FEVASek 2022aren amaieran hasi zuen
proiektu baten itxiera da.

Valeria García-Landarte FEVASeko zuzendariak
eman zion hasiera jardunaldiari.
Esan zuen beharrezkoa dela desgaitasuna duten pertsonen
eskubideetan aurrera egitea eta
ingurune seguruak eta etikoak sortzea.

Gero, Belen Gutierrez adituak
tratu txar sotilen 2 modu aipatu zituen:

1. Infantilizazioa

Pertsona heldu bat
haur bat balitz bezala tratatzen denean.

2. Inbisibilizazioa

Desgaitasuna duten pertsonak
entzuten ez direnean
edo kontuan hartzen ez direnean.

Gautena elkarteko Aintzane Diazek ere hitz egin zuen.
Bere esperientzia
eta proiektu honetan ikasitakoa partekatu zuen.

Jardunaldian nabarmendu zen gai hori oso konplexua dela.
Hausnarketa, prestakuntza
eta lankidetza eskatzen ditu.
Beharrezkoa da egiten duguna berrikustea
pertsona guztien eskubideak bermatzeko.

FEVASeko kide diren erakundeetako hirurogeita hamar profesional inguruk hartu zuten parte joan den asteazkenean, urriak 29, “Prebentzioa eta esku-hartzea desgaitasunen bat duten pertsonen laguntzetan tratu desegokia emateko modu sotilen aurrean” izeneko online jardunaldian. Topaketa honek amaiera eman dio, tratu txarren edo tratu desegokien adierazpen sotilenak detektatzeko eta prebenitzeko prozesuan sakontzeko 2022aren amaieran hasitako prozesuari.

Valeria García-Landarte FEVASeko zuzendariak eman zion hasiera saioari, eta nabarmendu zuen beharrezkoa dela eskubideen babesean eta desgaitasuna duten pertsona guztientzako ingurune seguru eta etikoen sorreran aurrera egiten jarraitzea.

Hitzaldi nagusia Belén Gutiérrez Bermejok eman zuen, UNEDeko Psikologia Fakultateko irakasle titular eta Desgaitasuna duten Pertsonentzako Babes Zerbitzuko (PROTEDIS) zuzendariak. Bere hitzaldian, tratu mota horren adierazpen ohikoenetako bi sakon aztertu zituen: infantilizazioa eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen inbisibilizazioa.

Programa, bere esperientzia eta proiektu honen esparruan eskuratutako ikaskuntzak partekatu zituen Gautenako Aintzane Diazen parte-hartzearekin osatu zen.

Jardunaldian zehar, gai horren konplexutasuna eta kontzientzia hartzearen, etengabeko prestakuntzaren eta antolaketarako koherentziaren garrantzia azpimarratu ziren. Era berean, familiekin eta komunitatearekin batera lan egiteko beharra nabarmendu zen, laguntza eredu inklusiboagoetarantz aurrera egiteko.

Topaketa mezu komun batekin amaitu zen: pertsonen autonomia mugatzen duten errutinak modu kritikoan aitortzea, zalantzan jartzea eta eraldatzea ezinbesteko urratsa da euren eskubideen erabateko erabilera bermatzeko.

Artículos relacionados

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jarri dute abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako ekimena, osasun sisteman arreta hobetzeko helburuarekin.

Goyeneche Fundazioak Plenainclusión-en Erabateko Kalitate Egiaztapena-Bikaintasun Maila lortu du. Elkarrizketa honetan azaltzen dute ereduak nola lagundu dien beren ideiak ordenatzen eta beren lana etikaren, bizi kalitatearen eta kudeaketaren ardatzetan antolatzen.

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content