Skip links

Aspace Bizkaiak Korrikan parte hartu du

Aspace Bizkaiako zentroetako eta zerbitzuetako

garuneko paralisia duten pertsonek, familiek eta profesionalek

Korrikan hartu dute parte.

Korrika Euskara aldarrikatzeko lasterketa da.

Jarduera horrekin Euskara ere zabaltzen dute elkartean.

 

Carmenek dio Korrikan parte hartzeak ilusio handia egin ziola.

Egunkarian irteteak ere ilusioa egin zion.

Oso pozik dago,

eta jende guztiari erakusten dio egunkaria.

 

“Inklusioa ereiten” epigrafearekin, elkarteko kideek gauzatutako jardunbide onak bildu ditu FEVASek, elkarte-mugimenduak eta urritasunen bat duten pertsonek gizarte inklusiboagoa eraikitzeko izan duten eginkizun erabakigarriari balioa emateko. Esperientzia eraldatzaile horietako bat Aspace Bizkaiak Korrikan parte hartzea da.

Carmen Ortiz de Mendíbil eta Edurne Martínez

Euskararen aldeko aldarrikapen martxa horretan parte hartzeko erabakia erakundearen barruan euskarari leku handiagoa emateko hartu zen. “Aspace Bizkaiaren politikaren barruan dago, eta hizkuntza horri ikusgaitasuna eman nahi dio erakundearen barruan. Bultzada bat emateko, berariazko batzorde bat sortu genuen, eta hor Korrikaren kilometro bat erostea proposatu zen, Bizkaitik igarotzean. Ideia horrek oso harrera ona izan zuen, eta zentro eta zerbitzu guztietako erabiltzaileak, familiak eta profesionalak inplikatu genituen”, zehaztu du Edurnek.

Carmenek, ekitaldi horretan parte hartu zuen pertsonetako batek, beste batzuetan ere parte hartua zuela esan du, beti gustatu izan zaiolako korrikalariak animatzea, Korrikakoak edo Mungiako Herri Krossekoak. Beraz, planteatu ziotenean, lasterketan parte hartzeko prest agertu zen. Ilusio handia egin zion. Ahal duen guztietan joango dela ziurtatu du, izan ere, bera eta bere kide guztiak asko dibertitzen dira. Egun hartako zirrara oroitarazten du; eraman zuten pankarta, bere egoitzan egina; aterkiak eta estalkiak eramatera behartu zituen euri ugaria; eta, lasterketaren ondoren zerbait hartzen Miribillan igaro zuten tarte atsegina. Halaber, data hartako oroitzapen bereziena El Correo egunkariak eurak protagonista izanik argitaratu zen albistearen egunkari-zatia dela dio. Mundu guztiari harro erakusten dio.

Biek uste dute Korrikan parte hartzea oso garrantzitsua dela, ez euskararen erabilera sustatzeko bakarrik, baita garun paralisia duten pertsonen errealitatea herritarrengana hurbiltzen duelako ere.

Euskararekiko keinu batekin bukatzen dute, “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik” esaldiak akats bat duela badakite, baina horrekin azpimarratu “gure hizkuntzaren erabilera bultzatu” behar dela nahi dute, “behar bezala hitz egiten ez badugu ere. Inor ez da jakinda jaiotzen, baina saiatu behar dugu”, diote.

Artículos relacionados

Gaude elkarteko lau lagunek eta Carlos Ruedak (Apdema), FEVAS Plena inclusión Euskadiko ordezkari gisa Plena inclusiónen desgaitasuna duten pertsonen plataforman, Plena inclusiónek urriaren 3tik 5era Valentzian antolatutako estatu mailako “Con Voz Propia” topaketan hartu dute parte.

Plena inclusiónek egindako ikerketa baten arabera, adimen-desgaitasuna duten hamar pertsonatik seik ez dituzte albisteak ulertzen. Emaitzak “Adimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako sarbidea: urratutako eskubidea” online mintegian aurkeztu ziren.

Plena inclusión Españak Jardunbide Egokien Estatuko beste topaketa bat egingo du “Prácticas con impacto” lelopean. Hitzordua Sevillan izango da, 2025eko azaroaren 6an eta 7an, eta inklusioarekin konpromisoa duten entitate eta erakundeak bilduko ditu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content