Skip links

Aspace Bizkaiak Korrikan parte hartu du

“Inklusioa ereiten” epigrafearekin, elkarteko kideek gauzatutako jardunbide onak bildu ditu FEVASek, elkarte-mugimenduak eta urritasunen bat duten pertsonek gizarte inklusiboagoa eraikitzeko izan duten eginkizun erabakigarriari balioa emateko. Esperientzia eraldatzaile horietako bat Aspace Bizkaiak Korrikan parte hartzea da.

Carmen Ortiz de Mendíbil eta Edurne Martínez

Euskararen aldeko aldarrikapen martxa horretan parte hartzeko erabakia erakundearen barruan euskarari leku handiagoa emateko hartu zen. “Aspace Bizkaiaren politikaren barruan dago, eta hizkuntza horri ikusgaitasuna eman nahi dio erakundearen barruan. Bultzada bat emateko, berariazko batzorde bat sortu genuen, eta hor Korrikaren kilometro bat erostea proposatu zen, Bizkaitik igarotzean. Ideia horrek oso harrera ona izan zuen, eta zentro eta zerbitzu guztietako erabiltzaileak, familiak eta profesionalak inplikatu genituen”, zehaztu du Edurnek.

Carmenek, ekitaldi horretan parte hartu zuen pertsonetako batek, beste batzuetan ere parte hartua zuela esan du, beti gustatu izan zaiolako korrikalariak animatzea, Korrikakoak edo Mungiako Herri Krossekoak. Beraz, planteatu ziotenean, lasterketan parte hartzeko prest agertu zen. Ilusio handia egin zion. Ahal duen guztietan joango dela ziurtatu du, izan ere, bera eta bere kide guztiak asko dibertitzen dira. Egun hartako zirrara oroitarazten du; eraman zuten pankarta, bere egoitzan egina; aterkiak eta estalkiak eramatera behartu zituen euri ugaria; eta, lasterketaren ondoren zerbait hartzen Miribillan igaro zuten tarte atsegina. Halaber, data hartako oroitzapen bereziena El Correo egunkariak eurak protagonista izanik argitaratu zen albistearen egunkari-zatia dela dio. Mundu guztiari harro erakusten dio.

Biek uste dute Korrikan parte hartzea oso garrantzitsua dela, ez euskararen erabilera sustatzeko bakarrik, baita garun paralisia duten pertsonen errealitatea herritarrengana hurbiltzen duelako ere.

Euskararekiko keinu batekin bukatzen dute, “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik” esaldiak akats bat duela badakite, baina horrekin azpimarratu “gure hizkuntzaren erabilera bultzatu” behar dela nahi dute, “behar bezala hitz egiten ez badugu ere. Inor ez da jakinda jaiotzen, baina saiatu behar dugu”, diote.

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content