Skip links

Berdintasuna, eztabaidagai FEVASeko autokudeatzaileen 15. topaketan

Larubatean FEVASeko autokudeatzaileen

topaketa egin zen Erromo Kultur Etxean.

Autokudeatzaileek emakumeen eta gizonen arteko

berdintasunari buruz hitz egin zuten.

 

Autokudeatzaileek EZ esan zieten

emakumeen kontrako indarkeria mota guztiei.

Gainera, indarkeria horrekin amaitzeko neurri gehiago

eskatu zizkioten Gobernuari

Larunbat honetan, azaroaren 16an, Erromo Kultur Etxean egin zen ekitaldiak adimen urritasuna duten Apdemako, Atzegiko, Gaudeko eta Gorabideko autokudeta taldeetako 90 pertsona baino gehiago bildu zituen. Oraingoan, Gaude elkarteak antolatuta, gaia “Emakumeak eta gizonak berdintasunean” izan da, eta genero rolei, estereotipoei eta genero indarkeriari buruz hausnartzeko balio izan du, beste gai batzuen artean.

Rafaela Churruca, Iñigo Amann, Nekane Garcia eta Francisca Alvarez izan ziren ekitaldi ofiziala gidatzeko ardura izan zuten autokudeatzaileak. Ekitaldia Jose Ramon Esparza Gaudeko presidentearen eta Valeria Garcia-Landarte FEVASeko zuzendariaren hitzaldiekin inauguratu zen. Horien hitzen ondoren, eztabaida gaiari buruzko sarrera labur bat etorri zen, eta parte-hartzaileak zortzi lan taldetan banatu ziren. Gehien errepikatu ziren ideien artean, azpimarratzekoa da emakumeenganako indarkeriari EZ esan zitzaiola, edozein motatakoa izanda ere, esaldi hauen bitartez: “Indarkeria Ez, ez hitzezkoa, ez psikologikoa, ez fisikoa, ez sexuala”, “Nire telefono mugikorra edo arropa kontrolatzea debekatuta dago” edo “Xantaia emozionala eta irainak ere indarkeria dira”. Parte-hartzaileek, aniztasunarekiko errespetuaz gain, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatu zuten. Eta “indarkeria mota hori amaitzeko neurri gehiago” eskatu zizkioten Gobernuari.

Autokudeatzaileek modu positiboan baloratu zuten Topaketa, eta dagoeneko hurrengo topaketarako lanean hasi dira.

Artículos relacionados

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Carmen Marquezi elkarrizketa. Bizi-interpretazioaren helburua laguntza-premia handiak dituzten pertsonek euren nahiak eta erabakiak adierazi ahal izatea bermatzea da, euren eskubideak erabat gauzatuz eta komunitatean parte hartuz.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content