Skip links

Euskal partaidetza azpimarragarria Plena inclusióneko Familien Estatu mailako Topaketan

Duques de Pastrana Konplexua (Madril) Plena Inclusiónen hiria bilakatu zen asteburuan. Bertan, adimen urritasuna duten pertsonen 400 senide elkartu ziren, Estatu osotik etorrita, horietatik 16 Euskaditik, Plena Inclusióneko Familien Estatu mailako Topaketan parte hartzeko. Ekitaldia, elkarte mugimenduak Familien Urtea dela eta programatutako jardueren amaiera izan zen. “Familia bakoitzak du garrantzia” goiburupean, Kongresuak 50 proposamen baino gehiago aurkeztu zituen zenbait eztabaida mahaitan, topakelekutan, hitzalditan eta tailerretan.  

FEVAS Plena inclusión Euskadiko erakundeen partaidetza

Ostiralean,  Verónica Aranduyk (Gaude) “De la sobreprotección al control de la propia vida” izeneko topalekuan hartu zuen parte; eta elkarte bereko Teresa Igualek eta Catalina Sánchezek “La participación de las familias en el centro del desarrollo de la organización” izeneko beste batean.

Larunbatean, “Las familias marcan la melodía” hitzaldian parte hartu zuen Mitxel Lakuntza Atzegi elkarteko zuzendariaren eta “¿Que pasara con mi hijo/a cuando yo no esté?” gaiaren inguruan hitz egin zuten Futubideko Ana Rosa Duarteren eta Borja Oñaren txanda izan zen. “Liderando con las familias” mahainguruan Regina Arbeok (Gaude) hartu zuen parte Mikel Alvarezekin eta Mirian Ruizekin (Aspace Gipuzkoa) batera. Amaitzeko, Ana Acarreguik (Gaude) “Facilitando el acceso a la justicia” izeneko mahaian hitz egin zuen.

Hesiak osatzen dituen horma eraitsiz eta inklusioaren bidea eraikiz

Igandean, Kongresura joandakoak Felipe II.a plazara gerturatu ziren, margotutako kutxak erabiliz familiek egindako horma eraisteko. Kutxa horietan, euren eguneroko jardunean dituzten hesiei buruzko mezuak irakur zitezkeen. Eraitsitako horma, inklusioa irudikatzen zuen bide gisa berreraiki zen.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content