Skip links

Euskal partaidetza azpimarragarria Plena inclusióneko Familien Estatu mailako Topaketan

Joan den asteburuan, Plena inclusiónek

adimen urritasuna duten pertsonen familien Topaketa

antolatu zuen Madrilen.

Topaketa horretan 400 familiek hartu zuten parte,

16  Euskadikoak ziren.

Topaketan 50 aurkezpen egon ziren

Eta 6tan Euskadiko erakundeek hartu zuten parte.

 

Igandean errebindikazio ekintza egin zen.

Kutxez egindako horma bat bota zen.

Kutxek familiek idatzitako mezuak zituzten.

Ondo funtzionatzen ez duten gauzei buruzko mezuak ziren.

Horma bota ondoren, kutxekin bide bat eraiki zen.

Bide horrek inklusioa irudikatzen zuen.

Duques de Pastrana Konplexua (Madril) Plena Inclusiónen hiria bilakatu zen asteburuan. Bertan, adimen urritasuna duten pertsonen 400 senide elkartu ziren, Estatu osotik etorrita, horietatik 16 Euskaditik, Plena Inclusióneko Familien Estatu mailako Topaketan parte hartzeko. Ekitaldia, elkarte mugimenduak Familien Urtea dela eta programatutako jardueren amaiera izan zen. “Familia bakoitzak du garrantzia” goiburupean, Kongresuak 50 proposamen baino gehiago aurkeztu zituen zenbait eztabaida mahaitan, topakelekutan, hitzalditan eta tailerretan.

FEVAS Plena inclusión Euskadiko erakundeen partaidetza

Ostiralean,  Verónica Aranduyk (Gaude) “De la sobreprotección al control de la propia vida” izeneko topalekuan hartu zuen parte; eta elkarte bereko Teresa Igualek eta Catalina Sánchezek “La participación de las familias en el centro del desarrollo de la organización” izeneko beste batean.

Larunbatean, “Las familias marcan la melodía” hitzaldian parte hartu zuen Mitxel Lakuntza Atzegi elkarteko zuzendariaren eta “¿Que pasara con mi hijo/a cuando yo no esté?” gaiaren inguruan hitz egin zuten Futubideko Ana Rosa Duarteren eta Borja Oñaren txanda izan zen. “Liderando con las familias” mahainguruan Regina Arbeok (Gaude) hartu zuen parte Mikel Alvarezekin eta Mirian Ruizekin (Aspace Gipuzkoa) batera. Amaitzeko, Ana Acarreguik (Gaude) “Facilitando el acceso a la justicia” izeneko mahaian hitz egin zuen.

Hesiak osatzen dituen horma eraitsiz eta inklusioaren bidea eraikiz

Igandean, Kongresura joandakoak Felipe II.a plazara gerturatu ziren, margotutako kutxak erabiliz familiek egindako horma eraisteko. Kutxa horietan, euren eguneroko jardunean dituzten hesiei buruzko mezuak irakur zitezkeen. Eraitsitako horma, inklusioa irudikatzen zuen bide gisa berreraiki zen.

Artículos relacionados

Atzo, Gasteizko Artium Museoan, Sareen Sareak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen bederatzigarren urteurrena ospatu zuen. FEVASek, sareen sare horretako kide aktibo gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren sektoreak politika publikoak eraikitzeko funtsezko eragile gisa duen zereginari balioa emateko balio izan zuen

Liburuaren Nazioarteko Eguna. Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak #QueSeLeaFácil kanpaina abiarazi du. Sentsibilizazio-ekintza horretan, irakurketa errazaren bidez literaturako klasiko handietako literaturako pertsonaiek kultura irisgarriagoa eta inklusiboagoa eskatzen dute.

Hobetu beharreko alderdien artean kolektibo horri buruzko datu espezifikoen eskasia, arreta sistema integratuen falta eta osasun mentaleko langileak pertsona horien arretan trebatzeko beharra daude.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content