Skip links

EDEKAk “Nola hitz egin desgaitasuna duten pertsonen inguruan” gida aurkeztu du

Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak (EDEKA) Nola hitz egin desgaitasuna duten pertsonen inguruan. Komunikaziotik eraikitzeko gomendioen gida laburra” izeneko gida aurkeztu du. FEVAS koordinakundeko kide da. Komunikazioko profesionalei zuzendutako dokumentu horrek, informazioa aurreiritzietatik eta estereotipoetatik libratzeko eta desgaitasuna duten pertsonen irudi inklusiboago baterantz aurrera egiteko zenbait jarraibide erraz ematen ditu.

Azken urteotan komunikabideetan desgaitasuna duten pertsonen presentzia handitu den arren, oraindik ez daude behar bezala ordezkatuta, eta ematen den informazioa desegokia, estereotipatua eta desgaitasunean zentratua izateko joera dago. Hori dela eta, EDEKAk gida hau egin du, komunikabideen konpromisoa lortzeko eta desgaitasunari buruz oinarri sendoekin hitz egiten laguntzeko: enpatiatik, eskubideen eta inklusioaren esparruan.

Gida Donostian aurkeztu da, urriaren 27an, Pilar Kaltzada kazetariak dinamizatuta, egindako jardunaldian. Inaugurazioan Aitor Bedialauneta EDEKAko presidenteak, Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatuak eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak hartu zuten parte.

Inaugurazioaren ondoren, FEVASeko Lucía Soriak eta FEVASPACEko Sebasten Goikoetxeak gidaren edukia aurkeztu zuten.

Ondoren, “nola tratatzen da gaur egun desgaitasuna eta komunikabideen erronkak” gaiaren inguruko mahai-ingurua egin zen. Bertan, Begoña Beristain kazetari eta BB Podcastingaren sortzaileak, Ander Cornejo EKA/ACUVeko (Euskal kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkartea) prentsa arduradunak, Amaia Goikoetxea Kazetarien Euskal Elkargoko dekanoak eta Arantxa Iraola Berriako kazetariak hartu zuten parte.

EDEKArentzat funtsezkoa da desgaitasunaren inguruan ari diren erakundeen eta komunikabideen arteko lankidetza indartzea, desgaitasuna modu pluralagoan eta eskubideetan oinarritutako ikuspegiarekin txertatzeko agenda mediatikoan.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content