Skip links

EDEKAk “Nola hitz egin desgaitasuna duten pertsonen inguruan” gida aurkeztu du

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak,

kazetarientzako gida bat egin du.

Gida horrek desgaitasuna duten pertsonen inguruko informazio egokia

emateko gomendioak ematen ditu.

 

Gida hau beharrezkoa da informazioa hobetzeko.

Helburua komunikabideek desgaitasuna duten pertsonei

ahotsa ematea eta enpatia, inklusioa eta eskubideak oinarri hartuta

informatzea da.

 

Gida Donostian aurkeztu zen,

urriaren 27an egindako jardunaldi batean.

Jardunaldian Administrazioko eta

elkarteetako kideek eta kazetariek parte hartu zuten.

 

EDEKAk uste du desgaitasuna duten pertsonen irudia hobetzeko

garrantzitsua dela komunikabideekin elkarlanean aritzea.

Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak (EDEKA) Nola hitz egin desgaitasuna duten pertsonen inguruan. Komunikaziotik eraikitzeko gomendioen gida laburra” izeneko gida aurkeztu du. FEVAS koordinakundeko kide da. Komunikazioko profesionalei zuzendutako dokumentu horrek, informazioa aurreiritzietatik eta estereotipoetatik libratzeko eta desgaitasuna duten pertsonen irudi inklusiboago baterantz aurrera egiteko zenbait jarraibide erraz ematen ditu.

Azken urteotan komunikabideetan desgaitasuna duten pertsonen presentzia handitu den arren, oraindik ez daude behar bezala ordezkatuta, eta ematen den informazioa desegokia, estereotipatua eta desgaitasunean zentratua izateko joera dago. Hori dela eta, EDEKAk gida hau egin du, komunikabideen konpromisoa lortzeko eta desgaitasunari buruz oinarri sendoekin hitz egiten laguntzeko: enpatiatik, eskubideen eta inklusioaren esparruan.

Gida Donostian aurkeztu da, urriaren 27an, Pilar Kaltzada kazetariak dinamizatuta, egindako jardunaldian. Inaugurazioan Aitor Bedialauneta EDEKAko presidenteak, Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatuak eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak hartu zuten parte.

Inaugurazioaren ondoren, FEVASeko Lucía Soriak eta FEVASPACEko Sebasten Goikoetxeak gidaren edukia aurkeztu zuten.

Ondoren, “nola tratatzen da gaur egun desgaitasuna eta komunikabideen erronkak” gaiaren inguruko mahai-ingurua egin zen. Bertan, Begoña Beristain kazetari eta BB Podcastingaren sortzaileak, Ander Cornejo EKA/ACUVeko (Euskal kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkartea) prentsa arduradunak, Amaia Goikoetxea Kazetarien Euskal Elkargoko dekanoak eta Arantxa Iraola Berriako kazetariak hartu zuten parte.

EDEKArentzat funtsezkoa da desgaitasunaren inguruan ari diren erakundeen eta komunikabideen arteko lankidetza indartzea, desgaitasuna modu pluralagoan eta eskubideetan oinarritutako ikuspegiarekin txertatzeko agenda mediatikoan.

Artículos relacionados

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content