Skip links

Egin da Ogasun eta Funtzio Publiko Ministerioak adimen urritasuna duten pertsonentzat prestatu duen OPE espezifikoaren proba

Duela hilabete batzuk Ogasun eta Funtzio Publiko Ministerioak

279 ordenantza plaza deitu zituen

adimen urritasuna duten pertsonentzat.

Azterketa joan den larunbatean izan zen.

Euskadiko 2 elkartetako adimen urritasuneko

14 pertsona Madrilera joan ziren

azterketa egitera.

 

Galder eta Ainara azterketara joan ziren

eta euren esperientzia kontatu digute.

Asko ikasi zutela

eta pozik daudela diote.

 

María Luisak eta Beatrizek, 2 elkarteetako profesionalek,

oposizioa garrantzitsua dela diote

adimen urritasuna duten pertsonen lanerako eskubidean

aurrera egiten dugulako

Joan den irailaren 22an, FEVASeko kide diren Bizkaiko APNABI – Autismo-Bizkaia (Entremanos) eta Gaude elkarteetako 14 pertsona Madrilera joan ziren, Ogasun eta Funtzio Publiko Ministerioak deitutako enplegu publikorako oposizioen lehenengo probara aurkezteko, adimen urritasuna duten pertsonei erreserbatutako modalitatean. Guztira 279 plaza eskaintzen ziren, Estatuko Administrazioko ohiko kudeaketa eta zerbitzu laguntzaile (ordenantza) lanpostua betetzeko; horietatik, lau Bilborako ziren, eta bat Barakaldorako. Hautagaiei laguntzeko, bi erakundeek ikasteko, birpasatzeko, ariketak egiteko eta zalantzak argitzeko saioak antolatu zituzten, eta horretarako Plena Inclusiónek diseinatutako materialak erabili zituzten.

Oposiziora aurkeztu denetako batek, Galder Bordek, adierazi duenez, “azterketa zaila izan da, baina ondo egin dudala uste dut. Oso urduri egon naiz, OPE batera aurkeztu naizen lehen aldia izan delako, eta egiteko gogo handia nuelako. Eskaintza argitaratu zenetik ia egunero ikasi dut etxean”. Gazte hori lanean dago, baina “esperientzia probatu gura nuen”.

Ainara Callejak, bere aldetik, proba ez zela zaila izan uste du, eta Galderrek bezala, azken hilabete hauetan denbora asko eman du prestatzen. Gehitu duenez, “orain ez dut lanik egiten, eta enplegu hori lortuz gero, bizitza okupatuago izango nuke”. Lortuko balu, argi du, “familiarekin eta adiskideekin ospatuko nuke”.

Mª Luisa Arenas Ortega Entremanoseko Laneko Laguntzarako Teknikariak eta Beatriz Parra GAUDEren laguntza duen lanerako eta enplegurako gaikuntzarako CIVIS programaren arduradunak adierazi dutenez, deialdi hori aurrerapausoa da adimen urritasuna duten pertsonek enplegu publikora sartzeko duten eskubidean, eta esperientzia pertsonal aberasgarria, berez, hautagai guztientzat. OPE horretatik azpimarratu behar diren alderdien artean adierazi dute positiboa dela oposizioa egin zutenei erantzunen txantiloia eman zitzaiela, euren azterketan ondo eta gaizki erantzundako galderak egiazta zitzaten.

Artículos relacionados

Esteban Corsino, Plena inclusión Aragoneko teknikaria. Elkarrizketa horretan, Corsinok azpimarratu du teknologia adimen- edo garapen-desgaitasuna duen pertsona bakoitzaren bizitza-proiektuaren zerbitzurako beste laguntza bat dela. Mi Casa proiektuan duen esperientziatik abiatuta, laguntza-sisteman txertatzeko eta erakundeetan aldaketa kulturala bultzatzeko beharra defendatzen du,

FEVASek amaitu du adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen dieten erakundeetan Familian Oinarritutako Ikuspegia ezartzen aurrera egiteko Deustuko Unibertsitateko María Villaescusa eta Garazi Yurrebasorekin batera gauzatutako pilotajea.

Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content