Skip links

Europako hauteskunde irisgarriagoak: hauteslekuen seinalizazioa eta mahaiko eskuliburuak irakurketa errazean

Plena inclusión eta Barne Ministerioa elkarlanean aritu dira
Europako hauteskundeak irisgarriago egiteko.
Hauteskunde horiek ekainaren 9an dira.

Hainbat neurri daude hauteskunde horiek
irisgarriagoak eta ulerterrazagoak izan daitezen:

• Kartelak hauteslekuetan.
• Mahaiko eskuliburuak irakurketa errazean.
• Kontu-hartzaile eta ahaldunentzako dokumentuak.

Dokumentu horiek azaltzen dute
nola egin irisgarriago hauteskundeak
eta nola lagundu desgaitasuna duten pertsonei
botoa ematera doazenean.

Plena inclusiónek koordinatu du
dokumentuak eta materialak
prestatu dituzten erakundeen lana.
FEVAS eta APNABI-Autismo Bizkaia elkarlanean aritu gara
euskarara egokitzeko.

Neurri horiek guztiak garrantzitsuak dira
adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen
boto-eskubidea bermatzeko.

 

 

Plena inclusión gure elkarte-mugimenduaren eta Barne Ministerioaren arteko lankidetza-hitzarmen batek hauteskunde-prozesuen irisgarritasun kognitiboan aurrera egiteko hainbat neurri sustatzen ditu.

Igandean, ekainaren 9an, egingo diren hauteskundeetan orientazioa eta hauteslekuen erabilera errazteko 44.133 kartel instalatuko dira. Seinaleak autonomia-erkidegoetako hiriburu guztietan ikusi ahal izango dira, besteak beste, Gasteizen.

Irisgarritasun kognitiboko baliabide horiez gain, mahaiko eskuliburua irakurketa errazerako egokitu da, Estatuko bost hizkuntza ofizialetan, eta kontu-hartzaileei eta ahaldunei zuzendutako dokumentuak prestatu dira, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen boto-eskubidea nola ziurtatu jakin dezaten.

Ekintza horiek guztiek eragin positiboa dute adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoa duten pertsonen eskubideen betetzean, eta Plena inclusiónen bultzadari esker gauzatu dira; izan ere, hainbat federazio autonomiko eta erakunderekin koordinatu du lana; Euskadin, FEVASek eta Apnabi-Autismo Bizkaiak (ErrazTEA) baliabide horietako batzuk euskarara egokitzen lagundu dute.

Informazio gehiago: www.plenainclusion.org

Artículos relacionados

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content