Skip links

Ertzaintzako eta Udaltzaingoetako 880 agentek adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute

FEVASek 880 ertzainentzako eta udaltzainentzako

prestakuntza koordinatu du.

Prestakuntza hori 5 elkartek eman dute:

Aspace Bizkaiak, Aspace Gipuzkoak, Apnabi-Autismo Bizkaiak,

Atzegik eta Gautenak.

 

Hainbeste agenterengana iristeko

EAEko Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Akademiak

5 talde antolatu zituen,

azaroko 5 egunetan.

 

Prestakuntza horretan, agenteek hau ezagutu dute:

– adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonekin lan egiten dugun elkarteak

– Zer den adimen- edo garapen-desgaitasuna.

– Nola jakin pertsona batek laguntza behar duen.

– Nola jokatu hainbat egoeratan.

– Nola komunikatu adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonekin.

 

FEVASentzat eta elkarteentzat

Ertzaintzarekin eta Udaltzaingoarekin lankidetza

oso garrantzitsua da.

Agenteek desgaitasuna duten pertsonak gehiago ezagutzeko

eta eskubideetan aurrera egiteko balio du

Prestakuntza hori, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian sartzen diren Euskal Poliziako agenteentzako ikastaro bateratuaren barruan dago, eta FEVASek koordinatu du. Aspace Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Apnabi-Autismo Bizkaia, Atzegi eta Gautena elkarteek eman dute.

880 agente horiengana iristeko, Akademiak bost talde antolatu zituen (azaroaren 7, 8, 9, 11 eta 14an), eta horiekin helburu hauetan egin dugu lan: adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzen dieten erakundeak ezagutzea; adimen- edo garapen-desgaitasuna ulertzea; balizko adimen- edo garapen-desgaitasuna dela eta pertsona batek laguntza beharrak dituela nola antzeman jakitea; egoera ezberdinetan nola jokatu jakitea; eta pertsonarekin komunikazio ona bermatzeko orientabideak ematea.

FEVASentzat eta hura osatzen duten erakundeentzat, lankidetza hori aukera bat da Segurtasun Indarrek eta Gorputzek adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei buruz duten ezagutza hobetzeko eta herritar guztien eskubideetan aurrera egiteko.

Artículos relacionados

Gaude elkarteko lau lagunek eta Carlos Ruedak (Apdema), FEVAS Plena inclusión Euskadiko ordezkari gisa Plena inclusiónen desgaitasuna duten pertsonen plataforman, Plena inclusiónek urriaren 3tik 5era Valentzian antolatutako estatu mailako “Con Voz Propia” topaketan hartu dute parte.

Plena inclusiónek egindako ikerketa baten arabera, adimen-desgaitasuna duten hamar pertsonatik seik ez dituzte albisteak ulertzen. Emaitzak “Adimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako sarbidea: urratutako eskubidea” online mintegian aurkeztu ziren.

Plena inclusión Españak Jardunbide Egokien Estatuko beste topaketa bat egingo du “Prácticas con impacto” lelopean. Hitzordua Sevillan izango da, 2025eko azaroaren 6an eta 7an, eta inklusioarekin konpromisoa duten entitate eta erakundeak bilduko ditu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content