Skip links

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak 36.000 lanpostu sortzen ditu, eta 125.000 pertsona boluntarioren partaidetza egituratzen du

Duela denbora gutxi Hirugarren Sektorearen Bizkaiko Behatokiak argitaratu duen “Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuritik” ateratako datuak kontuan izanik, Euskadin sektore horretan aritzen diren 3.500 elkarteek, ordaindutako lana egiten duten 36.000 pertsona ingururi ematen diote enplegua, eta betebeharra aurrera eramaten lagunduz era altruistan aritzen diren 125.000 pertsona ingururen partaidetza egituratzen dute.

Hori da Hirugarren Sektorearen Bizkaiko Behatokiak Liburu Zurian jasotzen duen datu esanguratsuenetakoa. Lan handi horren helburua hau izan da: eremu horretan aritzen diren erakunde guztiak identifikatzea; webgunearen bitartez eskuragarria den erakundeen direktorioa sortzea; sektorearen dimentsioa eta ekarpen sozio-ekonomikoa kalkulatzea; erakunde horiek euren jarduerarekin erlazionatuz dituzten ezaugarriak era koantitatiboan deskribatzea; eta erronkak eta orientazioak identifikatzea.

Horrela, liburuan aurreikusi denez, gizarte ekimeneko erakunde horiek euskal BPG-aren %2,2aren baliokidea den bolumen ekonomikoa kudeatu zuten 2013an. Kopuru horrek argi eta garbi uzten du sektore horrek euskal ekonomian duen eragin handia. Lurraldeka, datuak hauek dira; Araban dauden erakundeek Arabako BPG-aren %1,5aren baliokidea den bolumen ekonomikoa kudeatu zuten; Gipuzkoakoek, Gipuzkoako BPG-aren %1,1ekoa; eta Bizkaikoek, Bizkaiko BPG-aren %3,13koa.

Erakunde horien jarduketa eremuei dagokienez, oso heterogeneoak dira: sozial zeharkakoa edo zibikoa (%33,73); gizarte zerbitzuak (%25,33); garapenerako nazioarteko lankidetza (%13,13); denbora librea (%12,96); osasuna (%8,83); enplegua (%4,24); eta bestelakoak (%1,78).

Datu horietan eta beste datu koantitatibo batzuetan eta sektorearen egoerari buruzko gogoeta koalitatiboan oinarrituz, Behatokiak 10 erronka identifikatu ditu. Garrantzitsuenen artean: sektorearen aniztasunari eustea; funtzioen oreka eta orientazio eraldatzailea bultzatzea; herritarrekin izan beharreko lotura handitzea eta gizarte oinarria sendotzea, erakundearen eta berau osatzen dutenen arteko lotura indartzea eta lan baldintzak hobetzea; eta iraunkortasun ekonomikoan aurrera egitea.

Gizarte ekimeneko erakundeek egitura anitza eratzen duten arren, bat datoz beraien orientazio eraldatzailean eta pertsona guztiek eskubide eta aukera berberak izango dituzten gizarte kohesinatuaren ikuspegian, era aktiboan hartzen dute parte, eta justizian eta elkartasunean, erantzukizun publikoan eta gizartearen partaidetzan oinarritutako ongizatea eraikitzen eta gozatzen dute.

Liburu zuria www.3sbizkaia.org helbidean dago erabilgarri

Artículos relacionados

Laura Garrido APADISeko pertsonen zuzendari teknikoak, jarduneko lidergoaz hitz egiten du: talde profesionalei laguntzeko estilo bat, gure erakundeetan laguntza onak ematen direla ziurtatzeko.

Argitalpen horren bidez, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen kulturarako eskubideaz sentsibilizatu nahi dugu, musika-irakaskuntza eskuragarriagoaren eta inklusiboagoaren bidez.

Zure aita banintz, irudi hori sare sozialetan argitaratuko zenuke? Elkarrizketa honetan, María Villarino, datuen babesean eta komunikazioan aditua (Alluitz Abogados), gure sare sozial korporatiboetan irudiak argitaratzeko orduan kontuan hartu beharreko gako batzuk ematen dizkigu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content