Skip links

Euskadiko hirugarren sektoreak bere eguna ospatuko du maiatzaren 14an kursaalean

Maiatzaren 14an Euskadiko Gizarte arloko Hirugarren Sektorearen

Eguna ospatuko da.

Euskadiko elkarteak Donostiako Kursaaleko Auditorioan

elkartuko dira, gizarteak beraien lana ezagutu dezan.

 

Sareen Sarea da ospakizunaren antolatzailea.

Sareen Sareak Euskadiko hainbat elkarte biltzen ditu,

horien artean FEVAS.

 

Sareen Sareak pertsona guztiak gonbidatzen ditu ospakizun

horretan parte hartzera.

Beharrezkoa da izena ematea formulario honetan.

Euskadiko elkarte egitura, Euskadiko Gizarte arloko Hirugarren Sektorearen

Egunaren bigarren edizioa ospatzeko prestatzen ari damaiatzaren 14an, astelehenean, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregi eta Auditorioan, iaz lehen aldiz Bilbon ospatu ondoren. Ekitaldia, Euskadiko Gizarte arloko Hirugarren Sektorearen Legearen onespenaren (2016ko maiatzaren 12an) urteurrenaren ospakizunen barruan sartzen da.

FEVAS kide den Sareen Sareak antolatu duen Gizarte arloko Hirugarren Sektorearen Eguna “elkartzeko eta partaidetzan oinarritutako gizarte kohesionatuaren, inklusiboaren eta solidarioaren alde lan egiten dugun Euskadiko 3.000 erakunde baino gehiagok egunero egiten dugun lana ikusgai bilakatzeko eta bultzatzeko jardunaldia da”. Sareen Saretik parte hartzeko gonbidapena luzatzen zaie Euskadiko Gizarte arloko Hirugarren Sektorearen parte diren pertsona guztiei, erakundeetako ordezkariei eta gizarte osoari.

Aurreko edizioan bezala, goiburua “parte izatearen sentsazio paregabea” izango da, etorkizuna izatearen, independente izatearen, etxean bezala sentitzearen, hilaren amaierara heltzearen… sentsazio paregabea eta Euskadiko Gizarte arloko Hirugarren Sektoreko sare eta erakunde guztien ekarpenaren ondorio diren askoz ere sentsazio gehiago aipatuz.

Ekitaldiaren xehetasunak hurrengo egunetan azalduko dira.

Ekitaldian parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea formulario honen bitartez.

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content