Skip links

Euskal Federazioak 20 jardunbide konpartitu ditu Plena inclusionen ideien baratzean eta intranetean

20 jardunbide landatu dituzte baratze berezi horretan FEVAS Plena inclusion Euskadiko kide diren 13 erakundeetatik 10ek. “Osasun+”, “Komunikazio eraginkorra” eta “Konpartitutako kalitatea” izenekoak federazioak berak aurkeztu ditu, baloratzeko.

Ideiak jarduketa eremu askotan gauzatzen dira, adimen urritasuna duten pertsonen ahalduntzean, erkidegoan gizarteratzean, etikan, adimen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien bizitza kalitatean, kirolean, elkartearen bizitzan partaidetza izatean edo zerbitzuen eraldaketan, besteak beste.

Esperientzien aniztasun horrek ikusgaitasuna ematen dio erakundeek zerbitzuak eta laguntzak emateko orduan kalitatearen alde egin duten apustu estrategikoari. Horrela, FEVAS Plena inclusion Euskadiko kide diren erakunde guztiak FEAPS Kalitate Eredua ezartzeko prozesuari ekin diote, helburu hori lortzeko 111 profesional, Zuzendaritza taldeko 28 kide, 14 senide, adimen urritasuna duten 26 pertsona, eta 8 boluntario mobilizatuz. Alor horretan aurrera eramandako lanaren bultzatzaile gisa, Mirko Gerolin (Gorabide) Federazioko kalitate arduraduna buru izan duen eta elkarte guztietako kalitate arduradunek osatu duten Federazioak sortutako Kalitate taldearen esfortzua azpimarratu behar da. Talde hori erakundeetan kalitaterako bidea zabaltzen duen aldaketaren benetako motor gisa egituratzen ari da.

Euskal Federazioak era positiboan baloratzen ditu erakundeen partaidetza maila altua eta jardunbideen kalitatea, eta horietakoren bat urriaren 13an eta 14an Kordoban egingo den Jardunbide Onen Topaketan aurkeztu ahal izango dela uste du.

Informazio gehiago http://www.plenainclusion.org/

Artículos relacionados

FEVASek ia ehun pertsona bildu zituen azaroaren 20an Kursaalean, “Musika inklusiorako tresna gisa” jardunaldian. Ekimen horren helburua musikaren balioaz sentsibilizatzea izan zen, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eskubideak bermatzeko eta haien hezkuntza eta gizarte inklusioa bultzatzeko.

Adimen-desgaitasuna duten Apdema, Atzegi, Gorabide eta Gaudeko 90 pertsona baino gehiago bildu ziren larunbat honetan Gasteizko Europa Jauregian, FEVAS Plena Inclusión Euskadik eta Apdemak antolatutako Autokudeatzaileen 18. Topaketan parte hartzeko. Jardunaldian, parte-hartzaileek kolektiboa bereziki kezkatzen duen gai bati buruz hausnartu

FEVASeko kide diren erakundeetako hirurogeita hamar profesional inguruk hartu zuten parte joan den asteazkenean, urriak 29, “Prebentzioa eta esku-hartzea desgaitasunen bat duten pertsonen laguntzetan tratu desegokia emateko modu sotilen aurrean” izeneko online jardunaldian.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content