Skip links

FEVAS orain “FEVAS Plena inclusión Euskadi” da

Duela denbora gutxi FEVASek Federazioaren izen aldaketa onartu du, eta hemendik aurrera FEVAS Plena inclusión Euskadi izango da. Bereganatu egiten du horrela duela denbora gutxi adimen edo garapen urritasunaren elkarteen mugimendu osoak gauzatu duen marka aldaketa. Une honetan izen berria Plena inclusión da (FEAPS izan beharrean). Berriztatutako marka eta irudi horiek elkarteen sare hori zer den eta zer lortu nahi duen erakusten dute.

FEVAS kide den FEAPS elkarte mugimenduaren markaren aldaketa horrek, adimen urritasuna duten pertsonak beraiek Toledoko Kongresuan (2010) egin zuten eskariari erantzuten dio. Adierazi zutenez, FEAPS siglek, beraiek identifikatuta sentitzen ez diren terminologia adierazten zuten.

‘FEVAS Plena Inclusión Euskadi’ izen berria lau hosto dituen hirustaren irudiari loturik doa. Hirustaren hosto bat besteetatik bereizten da, berde ilunagoa da, eta “P” hizkiaren forma du. “P” da “Plenaren”, “potentzialtasunaren”, baina, batez ere, “pertsonaren” lehen hizkia. Hirusta eta kolore berdea zorte onarekin eta itxaropenarekin lotzen dira, eta gizarte inklusiboa ere irudikatu nahi dute. Beste alde batetik, Plena inclusión hitzak errazago lotzen dira nazioarteko Inclusion Europe eta Inclusion International plataformekin. Konfederazioak plataforma horietan hartzen du parte.

Hau da, izena eta logotipoa “gaztetu” egin dira, etorkizun hoberantz joateko, betidaniko funtsari eutsiz: adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eskubideen alde lan egiten duten familien elkarte mugimendua.

Artículos relacionados

FEVASek positibotzat jotzen du Eusko Legebiltzarrak Lehentasunezko Osasun Txartela aho batez onartu izana, duela gutxi gure erakundeak ganbera legegile horretako Osasun Batzordean aurkeztu duen aldarrikapena.

Elkarrizketa José Gutierrezi (SoloEmprendo.com, La Escuelita de ONG eta Shofund). Gure erakundeei aplikatutako Adimen artifizialari buruz hitz egin dugu aditu horrekin.

Joan den astean hasi zen Musikazaleak, Euskadiko Orkestraren ekimena, FEVAS Plena Inclusión Euskadirekin lankidetzan, desgaitasuna duten pertsonen kulturarako eskubidea berresteko.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content