Skip links

FEVASek “Pertsona guztientzako hiriak eta herriak diseinatuz” jardunaldian hartu du parte

Apirilaren 11n Vitoria-Gasteizen egindako Jardunaldia ONCE Fundazioak antolatu zuen, ACS Fundazioarekin, Irisgarritasunaren Euskal Kontseiluarekin eta Arabako Aparejadoreen eta Arkitekto Teknikoen Elkargoarekin, irisgarritasunari eta hirigintzari buruzko eztabaida sustatzeko xedez. Mahai inguruetako batean Lucía Soria FEVASeko komunikazio teknikariak hartu zuen parte, eta bertaratuak adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen errealitatera eta irisgarritasun kognitiboaren kontzeptura hurbildu zituen. Bere esku hartzean azpimarratu zuenez, irisgarritasun kognitiboa, eskubidea izateaz gain, adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen berdintasunean, partaidetzan eta inklusioan aurrera egiteko ezinbesteko tresna da. ASPASORrek (Arabako Gorren Gurasoen eta Adiskideen Elkartea) eta ONCEk berak, gorrek eta itsuek euren eguneroko jardunean aritzeko dituzten zailtasunak zehaztu zituzten.

Jardunaldiak 50 pertsona baino gehiago elkartu zituen, udal teknikariak eta langile espezializatuak, hirigintza guneak eta zerbitzuak sortzeko orduan irisgarritasun unibertsalari eta diseinuari buruz eztabaidatzeko. Ildo horretan, hirigintzan, eraikigarritasunean, mugikortasunean eta zerbitzu publikoetan orokorrean hirietan eta herrietan aurrera eramandako jardunbide onak aurkeztu ziren.

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content