Skip links

FEVASek “Pertsona guztientzako hiriak eta herriak diseinatuz” jardunaldian hartu du parte

Apirilaren 11n Jardunaldi bat egin zen Gasteizen

herrietako eta hirietako irisgarritasunari buruz hitz egiteko.

Jardunaldi horretan irisgarritasun arloko adituek eta teknikariek hartu zuten parte.

Irisgarritasuna oso garrantzitsua da, pertsona guztiek

euren eguneroko bizitza egiteko.

 

Jardunaldi horretan, FEVASek mahai inguru batean hartu zuen parte

Adimen urritasuna duten pertsonen beharrei eta

irisgarritasun kognitiboari buruz hitz egiteko.

Apirilaren 11n Vitoria-Gasteizen egindako Jardunaldia ONCE Fundazioak antolatu zuen, ACS Fundazioarekin, Irisgarritasunaren Euskal Kontseiluarekin eta Arabako Aparejadoreen eta Arkitekto Teknikoen Elkargoarekin, irisgarritasunari eta hirigintzari buruzko eztabaida sustatzeko xedez. Mahai inguruetako batean Lucía Soria FEVASeko komunikazio teknikariak hartu zuen parte, eta bertaratuak adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen errealitatera eta irisgarritasun kognitiboaren kontzeptura hurbildu zituen. Bere esku hartzean azpimarratu zuenez, irisgarritasun kognitiboa, eskubidea izateaz gain, adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen berdintasunean, partaidetzan eta inklusioan aurrera egiteko ezinbesteko tresna da. ASPASORrek (Arabako Gorren Gurasoen eta Adiskideen Elkartea) eta ONCEk berak, gorrek eta itsuek euren eguneroko jardunean aritzeko dituzten zailtasunak zehaztu zituzten.

Jardunaldiak 50 pertsona baino gehiago elkartu zituen, udal teknikariak eta langile espezializatuak, hirigintza guneak eta zerbitzuak sortzeko orduan irisgarritasun unibertsalari eta diseinuari buruz eztabaidatzeko. Ildo horretan, hirigintzan, eraikigarritasunean, mugikortasunean eta zerbitzu publikoetan orokorrean hirietan eta herrietan aurrera eramandako jardunbide onak aurkeztu ziren.

Artículos relacionados

FEVASek Osakidetzaren Lehentasunezko OTIari buruzko inkesta bat jarri du abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen esperientzia ezagutzeko eta hobetzeko proposamenak jasotzeko.

FEVASek Gasteizen EDEKAk antolatutako “Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren 20 urte: eskubideak aitortzetik benetan baliatzera” jardunaldian parte hartu zuen atzo. Konbentzioak gaur arte ekarri duenaren balantzea egiteko eta egindako aurrerapenei eta oraindik egin gabe dauden erronkei buruz hausnartzeko topaketa

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content