Skip links

bai&by fundazioak adimen-desgaitasuna duten pertsonei egokitutako euskara ikasteko online ikastaroa aurkeztu du

Bai & by Fundazioaren ekimen baten berri eman nahi dizuegu.
Bertan hauek dira partaide:
EHLABE, FEVAS Plena inclusión Euskadi,
Gaude, Lantegi Batuak eta HABE.
Adimen-desgaitasuna duten pertsonen
beharretara egokitutako
online euskara ikastaroa da.

bai&by-k egin zuen euskara ikasteko
online ikastaroen lehen plataforma.
Orain egokitzapenak egin ditu
pertsona guztiek hizkuntza hori
errazago ikas dezaten.

Egokitzapen hori egiteko,
bai&by-k adimen-desgaitasuna duten
33 pertsonaren iritzia hartu du kontuan.
Pertsona horiek plataforma probatu dute
eta online euskara ikastaroa
hobetzeko ekarpenak egin dituzte.

Informazio gehiago

bai&by Fundazioak adimen-desgaitasuna duten pertsonei egokitutako euskara ikasteko online ikastaroa aurkeztu du. Ekimen berritzaile horretan FEVAS Plena inclusión Euskadik, EHLABEk, Gaudek, Lantegi Batuakek eta HABEk hartu dugu parte. Helburua, zailtasun bereziak dituen talde baten aukerak handitzea da, hizkuntza hori modu pertsonalizatuan ikasteko.

bai&by-k egin zuen euskara ikasteko online ikastaroen lehen plataforma. Orain egokitzapenak egin ditu pertsona guztiek hizkuntza hori errazago ikas dezaten. Prestakuntzarako proposamen hori diseinatzeko, bai&by-k pilotaje bat egin du. Bertan, adimen-desgaitasuna duten 33 pertsonak hartu dute parte. Pertsona horiek plataforma probatu dute eta hobetzeko ekarpenak egin dituzte. Hobekuntza horiek kontuan hartu dira.

FEVAS Plena Inclusión Euskadin era positiboan baloratzen dugu esperientzia hori, gizarteratzeari eta adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideei dagokienez aurrerapena delako.

Interesa dutenak leku hauetan egingo diren informazio-hitzaldietara joan daitezke:

  • BILBO: Irailak 30 (astelehena), 19:00etan, Urkixo zumarkalea, 22
  • DONOSTIA: Urriak 1 (asteartea), 18:00etan, Prim kalea, 14
  • GASTEIZ: Urriak 3 (osteguna), 19:00etan, Adriano VI.a kalea, 12
  • Bideokonferentzia: Urriak 2 (asteazkena), arratsaldeko 8etan.

Informazio gehiago

 

Artículos relacionados

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

FEVAS Plena inclusión Euskadik, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien familien eskubideak bermatuko dituzten politikak diseinatzen eta hedatzen modu aktiboan laguntzeko Administrazio publikoarekin harreman jarraitua izateko beharra nabarmendu du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content