Skip links

Gauderen “Nik ere egiten dut posible aldaketa”

Bizkaiko Gaude elkarteak

“Nik ere posible egiten dut aldaketa” izeneko proiektua at du

Garapen Jasangarriaren helburuetan aurrera egiteko.

 

Adimen urritasuna duten pertsonek hartzen dute parte proiektu horretan,

profesionalak, familiak

eta inguruko erakunde batzuk.

 

Pertsona horiek 20 erakunde baino gehiagoren

300 ekintza baino gehiagotan hartu dute parte

 

Adibidez, haurrentzako jostailuak bildu dituzte,

zuhaitzak landatu dituzte,

hondartzak garbitu dituzte

eta bizikletentzako aparkalekuak eraiki dituzte.

 

Ekintza horiekin pertsonen bizitza hobetu nahi dute,

eta planeta babestu.

“Inklusioa ereiten” epigrafearekin, elkarteko kideek gauzatutako jardunbide onak bildu ditu FEVASek, elkarte-mugimenduak eta urritasunen bat duten pertsonek gizarte inklusiboagoa eraikitzeko izan duten eginkizun erabakigarriari balioa emateko.Esperientzia eraldatzaile horietako bat Gauderen “Nik ere egiten dut posible aldaketa” da.

Joaquín Llaguno eta Nekane García

Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko Gaude elkarteak gizarte eraldaketarekin duen konpromiso irmoa erakusten du “Nik ere egiten dut posible aldaketa” proiektuaren bitartez. Izenburu iradokitzaile horren pean 320 jarduera baino gehiago garatu ditu, eta horien helburua, pobrezia eta desberdintasuna desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsonen bizitza hobetzeko Nazio Batuek bultzatutako garapen jasangarrirako 2030 Agenda betetzea da. Auzi horretan ekarpenak egiteko, pertsona guztiak beharrezkoak direla uste du Gaudek; beraz, adimen urritasuna duten pertsonak sartzen ditu elkarteko interes talde guztiekin batera, eta aliantzak bilatzen ditu inguruko hainbat eragilerekin.

Ekimen horretan parte hartu duen Joaquin Llagunok dioenez, “Pixkanaka gizartea ohartzen joango da adimen urritasuna duten pertsonak beharrezkoak direla mundua eraldatzeko”. Gaudek aldaketa gauzatzeko “beste erakundeekin elkarlana bilatzen duela” gaineratu du, “elkarrekin jarduteko”. Programa horren irismena erakusteko, zifra batzuk nabarmendu behar dira: 323 ekintzatan adimen urritasuna duten 531 pertsona, 137 senide, 98 profesional, 152 boluntario eta praktiketako 60 pertsona inplikatu dira, eta, gainera, 21 erakunderekin lankidetza sendotu dute.

Nekane Garciak, aldaketa posible egiten duen beste ekintzaile batek, parte hartzeko hainbat aukera azaltzen ditu, “ingurumenaren babesa, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, desberdintasun sozialen murrizketa, animalien eskubideen defentsa, pobreziaren aurkako borroka edo klimaren aldeko ekintzak”, besteak beste. Adimen urritasuna duten pertsonei, senideei, boluntarioei… irekitako aukera da. Bakoitzak bere gustuei eta interesei gehien erantzuten dienarekin konpromisoa hartzen du. “Denok parte hartzen dugu berdintasunean, ezarritako rolik gabe, elkar babesten dugu, Gaudekoak edo beste erakunde batzuetakoak bagara ere”, esan du Nekanek.

Joaquinek eta Nekanek Gaudek laguntzen dituen erakunde batzuen errepasoa egin dute: Zero Gosea, Elikagaien Bankua, Truke Azoka, Gurutze Gorria, Greenpeace, Fidias Fundazioa, Bihotz-Aratz, Sortarazi, LurGaia Fundazioa, NastiDeplastic eta Guztion Artean Foroa. Horien bidez, umeentzako jostailuak jasotzera animatu dira; boluntario lana egin dute lasterketa solidarioetan edo haurtzaindegietan; beren esperientzia adinekoen egoitzetara eramaten dute; birziklapenean trebatzen dira; 125 zuhaitz landatu dituzte; bizikletentzako egurrezko aparkalekuak eraiki dituzte; hondartzak garbitu dituzte… Egiten dutenaz horrelako gogo biziz hitz egiten entzunda, Eduardo Galeano idazlearen aipu ospetsua gogora etortzen da: “Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake”. Gauden hasi dira lanean eta “zu, animatzen al zara?”, esan du Joaquinek amaitzeko.

Artículos relacionados

Musikazaleak, Euskadiko Orkestrak, FEVAS Plena Inclusión Euskadirekin lankidetzan bultzatu duen eta adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten helduei zuzenduta dagoen musika tailerren proiektua da. Ekimena 2024ko urrian hasi zen, eta zortzi hilabetean gauzatu da Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

FEVASek eta adimen- edo garapen-desgaitasunaren arloko Bizkaiko sei erakundek modu aktiboan hartzen dute parte Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako “Adiskidetza Digitalari buruzko 2027ko Plana” izenekoan. Ekimen horren helburua kolektibo jakin batzuei, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei, besteak beste, ingurune digitaletara iristea

Musikazaleak Euskadiko Orkestrak, FEVASekin lankidetzan, sustatutako proiektua da. Musika tailerren bidez desgaitasuna duten pertsonen kulturarako edo garapenerako eskubidea berrestea du helburu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content