Skip links

Familia-eskola lankidetza. Egin bat erronkarekin” gida

FEVASek “Familia-eskola lankidetza” izeneko gida argitaratu du.

Gida honek jarraibide batzuk ematen ditu

irakasleen eta familien arteko harremana ona izan dadin.

 

Gida honek esaten du harreman hori oso garrantzitsua dela,

denak baitira arduradunak umeen hezkuntzan.

FEVAS Plena inclusión Euskadik, Egin bat erronkarekin bildumaren barruan, “Familia-eskola lankidetza” izeneko gida berria argitaratu du, ikasleen garapen integralerako ezinbestekoa den harreman hori bultzatzeko. Dokumentu horrek premisa hau du abiapuntu: bi eragileak erantzunkideak dira hezkuntzan, eta euren esku dute etorkizuneko herritarrak pertsona autonomo, kritiko eta konprometitu gisa prestatzeko ardura.

Pernan Goñiren irudiekin, gida honek lankidetza zergatik den garrantzitsua azpimarratzen du, familien beharrak gogorarazten ditu eta ikastetxeari eta profesionalei zuzendutako zenbait orientabide praktiko eskaintzen ditu.

Argitalpen honen bidez, FEVAS Plena inclusión Euskadik aurrera egin nahi du ume guztiek ikasteko eta pertsona gisa hazteko aukera izango duten eskola inklusiboago baten eraikuntzan.

Sartu gidan hemen

Artículos relacionados

Carmen Marquezi elkarrizketa. Bizi-interpretazioaren helburua laguntza-premia handiak dituzten pertsonek euren nahiak eta erabakiak adierazi ahal izatea bermatzea da, euren eskubideak erabat gauzatuz eta komunitatean parte hartuz.

Mikel Bartureni elkarrizketa, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen sareak biltzen dituen Sareen Sareko koordinatzailea.

Ia 500 pertsona bertaratu dira Musikazaleak ekimenaren azken emanaldira. Euskadiko Orkestrak eta FEVAS Plena Inclusión Euskadik bultzatutako ekimen horrek adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei hurbildu die musikaren jarduna, esperientzia sortzaile, parte-hartzaile eta inklusiboaren bidez.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content