Skip links

Hezkuntza alorreko konfidentzialtasunari buruzko gogoeta egiteko gida argitaratu dugu

Hezkuntzako profesionalek konfidentzialtasunari buruz

pentsatzeko gida da.

 

Gida egiteko lanean hezkuntza, etika, zuzenbide

eta datuen babeseko profesionalek hartu dute parte.

 

Gidak konfidentzialtasunaren alderdi teorikoei buruz hitz egiten du

eta kasu praktiko batzuk aztertzen ditu.

Gainera, irakasleentzako orientabideak ere ematen ditu.

 

Federazioko zuzendariak esan duenez,

irakasleek gauzak ondo egiten ote dituzten pentsatzen

eta ikasleen bizitza kalitatea hobetzen lagunduko du gidak.

FEVAS Plena inclusión Euskadik “Konfidentzialtasuna eskola eremuan. Ikasleen funtsezko eskubide bati buruzko gogoetarako orientabideak”gida argitaratu du, hezkuntza arloko profesionalek gai konplexu horren inguruan izan behar duten gogoeta bultzatzeko eta beraien jardunbide profesionalean kontuan izan dezaten jarraibideak eskaintzeko. Gida egiteko lanean Federazioko Hezkuntza Batzordeak eta hainbat gaitako zenbait adituk hartu dute parte: Xabier Etxebarriak (Deustuko Unibertsitateko Etika Katedradun Emeritua),  Rafael Armestok  (abokatua eta Plena inclusióneko Jurista Sareko kidea) eta María Villarinok (abokatua eta datuen babesean aditua).

 Irakasleak, pribatutasunak hezkuntza eremuan duen garrantziaz jabetu behar dira, are gehiago adimen eta garapen urritasuna duten ikasleak direnean. Hori dela eta, Euskal federazioak ikuspegi hirukoitzetik sakondu ditu konfidentzialtasunari buruzko alderdi esanguratsuak argitalpen honetan: etika, eskubideak eta datu pertsonalen babesa. Horrez gain, eremu teorikoa, hamar egoera erreal aztertzen dituen atalarekin osatzen da eta, amaitzeko, jardunbide onerako zenbait aholku ematen dira, laburbilduta. Horri dagokionez, gidak ez du jarduketarako protokolo zehatzik eskaintzen, abagune bakoitzak malgutasun, sen on eta zuhurtzia handia eskatzen duela azpimarratzen du.

Valeria García-Landate FEVAS Plena inclusión Euskadiko zuzendariaren iritziz, dokumentu horren balio nagusia, “hezkuntzako zenbait jardunbideri buruz gogoeta egiten lagunduko duela da, kasu batzuetan berriro planteatzen, beharrezkoa bada, ikasleen bizitza kalitatea eta sistema bera hobetzeko helburuz”.

“Konfidentzialtasuna eskola eremuan. Ikasleen funtsezko eskubide bati buruzko gogoetarako orientabideak”

Artículos relacionados

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jarri dute abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako ekimena, osasun sisteman arreta hobetzeko helburuarekin.

Goyeneche Fundazioak Plenainclusión-en Erabateko Kalitate Egiaztapena-Bikaintasun Maila lortu du. Elkarrizketa honetan azaltzen dute ereduak nola lagundu dien beren ideiak ordenatzen eta beren lana etikaren, bizi kalitatearen eta kudeaketaren ardatzetan antolatzen.

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content