Skip links

Internet eta sare sozialak eztabaidatu ziren fevaseko pertsona auto-kudeatzaileen topaketan

FEVASeko pertsona auto-kudeatzaileen XI. Topaketak Gorabideko, Apdemako, Atzegiko eta Uribe Kostako 120 pertsona baino gehiago bildu zituen Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan, azaroaren 7an, gaurkotasun osoa duen gaia lantzeko: Internet eta sare sozialak eta erabilera segururako kontuan izan beharreko alderdiak.

Topaketaren aurkezpenaren ondoren, Jose Ramón Esparza erakunde anfitrioiko (Uribe Kosta) presidenteak eta Valeria García-Landarte FEVASeko zuzendariak hartu zuten hitza, bertaratuei eskerrak emanez ekitaldira etortzeagatik. FEVASeko zuzendariak, edizio honetan eztabaidatuko den gaiaren inguruan Federazioak duen interesa azpimarratu zuen. Hori dela eta, Jardunaldian aurkeztu zen eta FEVASek denbora gutxi barru argitaratuko duen Irakurketa Errazeko Gidaliburua egin da, “Internet y redes sociales. Por un uso seguro y responsable”.

Goizean zehar, partaideek Internetek eta sare sozialak eguneroko bizitzan dituzten erabilgarritasunak aztertu zituzten, eta Twitter, Facebook edo WhatsApp bezalako aplikazioak arduraz erabiltzeko orduan kontuan izan beharreko zenbait aholkutan sakondu zuten.

Topaketari amaiera emateko Uribe Kostako Gorputz Adierazpeneko taldeak antzezlan bat eskaini zuen. Horren ondorengo bazkarian euskal auto-kudeatzaileek euren iritziak konpartitu ahal izan zituzten.

Artículos relacionados

En un esfuerzo por fortalecer el modelo comunitario y fomentar la inclusión de las personas con discapacidad intelectual o del desarrollo, damos inicio a un nuevo pilotaje centrado en la figura del Conector comunitario. Este proyecto busca generar aprendizajes compartidos que sienten las bases para su asimilación y posible implementación.

Zenbait erakundek lankidetza hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailarekin administrazio horretan sartuko diren adimen-desgaitasuna duten pertsonen laneratzea errazteko.

Logelan Logale proiektuaren esparruan, joan den asteazkenean, Euskadiko Orkestrak bultzatutako ekimen horretan parte hartzen duten 25 irakasle baino gehiagori zuzendutako irisgarritasun kognitiboari buruzko sentsibilizazio saio bat egin genuen.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content